KOPA GIROA, EMOZIOA ETA ADOREA BUKAERA ARTE
Belabietako pabilioia futbol sala zaleen gozamenerako agertoki bihurtu zen berriz. Harmailak beteta, giro bizia eta ikusmin handia. CMO Valves Lauburuk eta Tafak norgehiagoka zirraragarria eskaini zuten, une oro joan-etorri eta emozioz betea, azken segundora arte. Partida orekatua hasi zen, bi taldeek abagune garbiak sortu zituzten, baina bai Marcos bai Tafako atezaina bikain aritu ziren. 11. minutuan, etxekoek lehen kolpea eman zuten: Raulek gola sartu zuen, eta minutu baten buruan, Rafak aldea handitu zuen 2-0ekoarekin. Ibartarrek aginte makila hartuko zutela zirudien, baina Tafak berehala erantzun zuen. 16. minutuan gola sartu zuten nafarrak, eta jarraian, jokaldi erabakigarria: Chukyk, txartel horiarekin, behar ez [...]









