SEI KOLPE ETA HIRU PUNTU: SENDO LIDERGORANTZ

2026-03-02T17:30:16+01:0002/03/2026|

CMO Valves Lauburu Ibarrak nagusitasuna erakutsi du Pío Barojan eta lidergorantz sendo jarraitzen du (2-6), seta eta partida bereganatuta Donostiako Pío Baroja kiroldegian jokatutako neurketan, Antiguoko KE Estudio Dental Barrenetxea eta CMO Valves Lauburu Ibarra aurrez aurre izan ziren, Ibarratik bertaratutako zale ugariren babesarekin; zaleek etenik gabe animatu zituzten Mikel Diestroren mutilak berrogei minutuz. Etxeko entrenatzaile Mariok argi zuen partidaren gidoia: joko zuzena baliatzea zelaia zabaltzeko, barne eremuetan baloi-galerak saihestea, ibartarren presio altua neutralizatzea eta bigarren jokaldietan zein erritmo bertikalean oinarritzea. Hasiera ezin hobea izan zen donostiarrentzat. 4. minutuan, José Javierrek markagailua ireki zuen jokaldi zuzen baten ondoren, bisitarien [...]