INFARTUZKO AZKEN TXANPA

2026-04-09T17:20:35+02:0009/04/2026|

CMO Valves Lauburu Ibarrak denboraldiko unerik erabakigarrienari egingo dio aurre, guztia jokatzen du-eta. Liga amaitzeko jardunaldi gutxi falta direnean, puntu bakoitza urrea bihurtu da, eta ibartarrak ez daude lidergoa lehenbailehen ziurtatzeko aukerari ihes egiten uzteko prest. Datorren igandean, 13:30ean, Mikel Diestroren jokalariek C.D.F. Zierbena izango dute aurkari Udal Kiroldegian, liga erregularreko 27. jardunaldiari dagokion neurketan. Helburua argia da: puntuak batzen jarraitzea, lehen postua sendotzeko eta Pinsequeren presioak lehia azken unera arte luzatzea saihesteko. Talde morea jokalari guztiak prest dituela iritsiko da hitzordura, egoera fisiko onean. Aste Santuko geldialdia indarrak berreskuratzeko eta prestaketa fintzeko aprobetxatu du, azken txanpa honetan xehetasun bakoitzak [...]