LAUBURUREN DEBUTA BIKAINA BERE ESTRENALDIAN 
Larunbat goizean jokatu zen eta inkognita handia zegoen, goizean jokatzeak Ibarrako lantaldeari eragingo ote zion jakiteko. Baina, Alfredo Hualderen mutilak forma fisiko ezin hobean daudela erakutsi zuten eta Juventud del Círculo talderaren gainetik pasa ziren zati banatan 3-0eko emaitza eginez.
Bi taldeak jokoaren eta baloiaren jabetzan nagusitu nahian hasi zen norgehiagoka, baina talde morea, defentsan gehiago estutuz, bisitarien atetik hurbilago egotea lortzen zuen. Landutako jokaldi batzuekin saiakera batzuk egin ostean, Jorgek egindako sake luze batean markatu zuen Lauburuk lehenengoa. Oihan izan zen,  sakeko baloia klase handiarekin jaitsi eta maisutasunez Carranez libratuz 1-0ekoa egin zuena. Juveko jokalariak lerroak igoaz, berdinketa lortzen saiatu ziren, baina Lauburu erraz ateratzen zen presiotik. Antxonekin konbinatuz Javi Saldisek egin zuen 2-0ekoa, eta handik gutxira, Zumetak 3-0ekoa ezarri zuen Antxonen asistentziarekin egindako jokaldi on baten ostean. Hirugarren gol honek esnarazi zituen nonbait, Burgosko jokalariak, arrisku handiko hainbat iritsiera egin zituzten-eta. Hala ere, Jorge bikain egon zen bere debut ofizialean eta ez zuten sartzea lortu. Atsedenaldira emaitza honekin joan ziren. Sentsazio ona zegoen, baina Gaztelakoen kalitatea ezagututa, bigarren zatian emaitza berresteko gogoa ere bai.
Bigarren zatian Lauburu oso kontzentratuta atera zen eta bost minutura, Dani Garciak bandako estrategia jokaldi batean bigarren zutoinean jarri eta Oihanek taldearen laugarren gola sartu zuen. Gol honek min handia egin zien bisitariei, erremontatzeko aukera ia galdua ikusi baitzuten. Lauburuk presioa egiten jarraitu zuen baloiaren irteeran, eta hauetako batean Boli gazteak, lehenengo lerroan Zumetari pasa eta honek 5-0ekoa egin zuen. Handik gutxira, Oihanek bere hat trick propioa eginez, 6-0ekoa sartu eta emaitza borobildu zuen, bandako sake batean Beñat Aldalurren asistentzia bikain bat jaso ostean. Hortik amaierara, Burgoskoek saiatu ziren, baina Endikarekin ezin izan zuten. Bigarren zati bikaina egin zuen atezain moreak.
Maila kolektiboan jokatutako norgehiagoka on bat izan zen, eta gehienbat lehenengo lerroan erakutsitako defentsa-intentsitateak erraztu zuen emaitza etxean geratzeak. 2019-2020 denboraldi berrirako hasiera ezin hobea. Datorren jardunaldia kanpoan jokatzea tokatzen da, Castro Urdialesen; lehenengo irteera izango da. Aspaldiko ezaguna da talde hau, baina gure multzoan berria, eta garai batean, elkarren kontra Zilarrezko Mailan jokatutako norgehiagoka haiek gogoraraziko dizkigu, ziur.
Bazkide egiteko kanpaina abian dela gogoratu. 2019-2020 denboraldi honetan talde morea ikusi eta animatzeko aukera bikaina. Aukeratu MORE, egin LAUBURU!
#AukeratuMoreeginLauburu #GoazenLauburuKEIbarra
XEHETASUNAK
LAUBURU K.E. IBARRA: Jorge, Antxon, Andoni, Javi Saldise (1) eta Beñat Aldalur.
Jokatu zuten besteak: Aitzol, Zumeta (2), Alvaro, Boli, Dani G., Oihan (3) eeta Endika.
BIG MAT FONTECHA JUVENTUD DEL CIRCULO: Carran, Pablo, Alex, Isra eta Ercilla. Jokatu zuten besteak: Ivan, Fer, Guillermo, Samuel, Merino eta Cremer.
TXARTEL HORIAK:
LAUBURU K.E. IBARRA: Andoni
JUVENTUD DEL CIRCULO: Fer
GOLAK
1-0 MIN 7 OIHAN
2-0 MIN 12 JAVI SALDISE
3-0 MIN 15 ZUMETA
ATSEDENALDIA
4-0 MIN 25 OIHAN
5-0 MIN 30 ZUMETA
6-0 MIN 33 OIHAN
EPAILEAK
Marco García Glez (Kantabriako Komitea)
Esteban Diez Cotera (Kantabriako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Dani Dos Anjos de Celis (Gipuzkoako Komitea)
 
Atsedenaldian egindako zozketan, Danon Txokoan bi lagunentzako afari baten irabazlea Maria Isabel Sanchez izan zen. Zorionak!!!