LAGUNTZEKO NAHIKOA ARRAZOI!
KAIXO!!!!
Herri txikietan komertzio txikia egotea ezinbestekoa da. Hurbila eta konfiatzazkoa. Tamalez, COVID-19 koronabirusarekin etorri den itxialdiak zuzen-zuzenean eragin die Ibarrako komertzio gehienei, erdiak baino gehiagok itxita geratu behar izan baitute. Horregatik, jarraian, Lauburu Areto Futbol klubetik ateratako elkartasun proiektu bat aurkezten dizugu, zu ere elkartasun honen parte izateko gonbidapena luzatuz.
ZERTAN DATZA LAGUNTZAK?
Konfinamenduagatik ireki ezinik geratu diren Ibarrako ostalaritza eta komertzioei laguntzeko, diru-bilketa kanpaina bat hasi dugu. Bilketa horren lehen pausoa Lauburuk emango du, Lauburu Eskolaren eta klubaren oinarria osatzen duten taldeen matrikularen %30a helburu horretara bideratuz. Izan ere, hasiera batean eta egungo egoera dela eta, familia eta kideei kopuru hori itzultzea zen ideia. Baina, proposamen hau luzatu ondoren, uko egin nahi izan diote itzulpen hori jasotzeari; dirua kanpaina solidario honetara bideratzeko ideiarekin bat eginez.
HELBURUA: 

Maiatzaren 11tik ekainaren 19ra bitartean 12.000 euro biltzea!!!!
HELBURUA LORTZEN LAGUNDU NAHI DIGUZU?
HAINBAT AUKERA DITUZU:

ESKERRIK ASKO!!!!
KOMERTZIO TXIKIAK, HERRIA BIZIRIK MANTENTZEN DU
DENON ARTEAN ALTXAKO GARA!!!!