LAUBURUREN ESKAERA ONARTUZ, ATZERATU EGIN DA LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA
Azken asteetako ziurgabetasuna medio, gure lehen taldeak Bilbora bidaiatu behar zuen igande honetako 12:00etan mailaz igo berri den Gora Grupo Iron taldearen aurka jokatzeko. Hala ere, partida atzeratzea eskatu behar izan du Lauburuk, eta Areto Futboleko Batzorde Nazionalak jada ofizialki onartu du eskaera. Atzerapenaren arrazoia norgehiagoka legez jokatzeko ezinbestekoa den jokalari kopuru falta da. Alde batetik, Nafarroako Gobernuaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduak Bigarren B Mailako taldeko 4 kideri [...]