Lauburu Ibarrak, erkidegoko enpresekin eta entitateekin lankidetzan hazteko estrategiaren barruan, Iñaki Gómez gehitu du bere antolaketa-egiturara, klubaren Negozio Garapen eta Marketin arduradun gisa. Lanpostu berri batetaz ari gara, erakundearen egonkortasunean eta hazkundean jauzi bat eman nahi duena, eta laster aliantza estrategikoak sortuko ditu bazkide berriekin.
Iñaki Gómez gasteiztarra, enpresaren munduko profesionala da, eta 20 urte baino gehiagoko esperientzia dauka kirol entitateen kudeaketan. “Lauburu Ibarra marka balio handiko marka da euskal areto-futbolaren esparruan, baina, gainera, apustu irabazlea da arlo sozial eta fiskalean ere. Hori da gure benetako hazkunde-eredua, eta balio hori transmititzea izango da klubeko nire zeregin nagusia”, adierazi du Iñakik bere lehen adierazpenetan.
Klubeko zuzendaritza-batzordeak funtsezkotzat jotzen du Iñaki taldean sartzea. Oso kontziente gara haren profilak proiektuaren garapenean duen balio estrategikoaz, eta aspalditik ari ginen arlo hori modu profesionalean landu zezakeen pertsona baten bila. Iñaki, profesionala izateaz gain, gure kirolaren maitalea ere bada, eskarmentu handikoa, eta, bere egitekoa zaila dela jakinda ere, gurekin lanean hastearekin batera sentitzen dugun poza erabatekoa da. Orain, eskura daukaguna egokitu, eta pazientzia izan behar dugu, marketinaren eta babesletzaren munduak ez baitu larrialdiez ulertzen. Orain arte arlo hori lantzen aritu diren zuzendariek ondo dakite hori. Horrekin guztiarekin, ongietorria ematen diogu Gomezi, eta ahalik eta arrakasta gehien opa dizkiogu, jakinda gaurtik aurrera indartsuagoak garela: gure babesleak eta laguntzaileak hobeto zainduta egongo direlako, eta klub gisa dugun irudia eta proiekzioa esku onenetan dagoelako.