3 PUNTU BAINO ASKOZ GEHIAGO JOKOAN
Larunbat honetan, 18:30ean, gure taldeak Laskorainen aurka jokatuko du Belabietan, intentsitatez, urduritasunez eta garaipena lortzeko gogo biziz iritsiko den derbi batean. Aurkaria dinamika on batetik dator Lehen fasea bukatzeko bi jardunaldi falta direnean, tolosarrek 8 puntu dituzte guztira. 11 partidetatik 2 irabazi dituzte, beste 2 berdindu eta 7 galdu. Horri dagokionez, nabarmentzekoa da pilatutako puntuetatik 1 moreen aurkako lehen partidan lortu zutela; azken 11 segundoetan dena erabaki zuen penalti bikoitz [...]