Pasa den asteazkenean, Errege Kopako partidan, Valentino Caruso gure jokalariak kolpe gogorra jaso zuen ezkerreko alboan. Hasierako minari aurre egin eta partidua amaitu egin zuen hala ere.
Hurrengo egunean, mina areagotu egin zela ikusita, Asuncion klinikara jo zuen eta bertan ospitaleratu egin zuten lesioaren nondik norakoak aztertu bitartean. Azkenean, medikuek ezker giltzurruneko 2. mailako traumatismoa diagnostikatu zioten.
Gaur goizean jaso du alta Carusok, sintomak arindu ostean. Hala ere, 7 egunetan erabateko atsedena hartu beharko du, eta ondoren, pixkanaka, jarduera berreskuratzen hasiko da, azterketa mediko berrien arabera.
Eboluzioa oso ona izan du, eta larunbateko beldurra gaindituta, pozik gaude Valen ondo dagoelako. Ziur gaude indartsuago itzuliko dela, zaleei poza handiak ematen jarraitzeko. Forma fisiko bikain batean dago jokalaria, eta bera ezagututa, laster izango dugu berriz zelaian.
Kirol arloan, gutxienez hilabete batez baja izango da. Ondo bidean, epe horren ondoren jarduera fisikoa berreskuratzen has liteke.