Lauburu Ibarra Mahala Gijón Playas talde asturiarraren aurka arituko da igande honetan eguerdiko 13:00etan Belabietan. Jardunaldi honen faltan Ligako txapeldun izendatu ondoren, ibartarrek motibazio gehigarri horrekin egingo diote aurre azken norgehiagokari. Gainera, beste behin irabaziz amaitu nahi dute denboraldia, etxean jokatutako neurketa guztietan garaipena lortuz.
Aurkariari dagokionez, sailkapeneko bigarren postuan dago. Alde batetik, defentsan, pista erdiko aldaketak egiten dituen taldea osatzen dute Asturiasekoek. Bestalde, erasoan, 3-1 sistema erabiltzen dute, Juan, beren ezker jokalarietako bat, erreferentetzat hartuta. Horrez gain, Arevalok beren jokalari Marco, 1×1-eko jokoan oso gaitua dena, eta Ian, geldikako akzioak gauzatzeaz arduratzen dena, nabarmendu ditu. Horiekin batera, oro har, indargune handiak dituen plantilla bat osatzen dute, sailkapenean mantentzen duten postuak ondo erakusten duen bezala.
Horren aurrean, talde moreak gogor entrenatu du astean zehar eta Aitorrek azpimarratu nahi izan duenez, Ohorezko Jubenil Maila osatzen duten 103 taldeetan gol gutxien jaso dituen taldea izanik, denboraldia garaipen bat gehiagorekin amaitu nahi dute. “Guretzat garrantzitsua da eta asko esaten du gure elkartasunaz eta gure jokatzeko eta defendatzeko moduaz”, adierazi du.
Azkenik, gogoratu, beti bezala, partida zuzenean jarraitzeko aukera izango duzuela gure YouTubeko kontu ofizialean (Lauburu K.E Komunikazioa) eta Twitterren (@LAUBURUKEIBARRA). Zuen zain egongo gara! Partida berezia da oso, denboraldi gogor honetako azkena, jada txapeldun bezala jokatuko duguna. Beraz, ez ezazu galdu!!
GOAZEN LAUBURU!!!!