Larunbat honetan gure taldea Belabietara itzuliko da 18:30ean eta Auzoak de Zierbena C.D.F-ren bisita jasoko du orain arte atzeratutako 3. jardunaldia jokatzeko. Bi taldeek aurkariaren etxean jokatu zuten joan den astean ere, eta ibartarrek garaipen garrantzitsua lortu zuten 2 eta 7-ko emaitza batekin.
Taulako bosgarren eta bigarren postuetan
Alde batetik, bizkaitarrak bosgarren daude sailkapenean. Hala ere, 7 partida baino ez dituzte jokatu; zenbait positiboren ondorioz geldialdi luzea egin behar izan baitute. Guztira 9 puntu dituzte, 3 garaipen eta 4 porrotekin.
Bestalde, gure taldea bigarren postuan dago 19 punturekin 6 partida irabazi, 1 berdindu eta 2 galdu ostean. Juventud del Círculo taldearen puntu kopuru bera dute, burgostarrak partida bat gehiago jokatzetik datozela kontuan hartu behar bada ere.
Neurketa zaila eta ziurgabetasun handia
Biharko norgehiagokari dagokionez, irabaziz gero “gauzak oso ondo” jarriko direla esan du gure bigarren kapitaina den Zumetak. Taldeak orain arte etxean izan duen dinamika ona ere azpimarratu nahi izan du Jotak. Hala ere, badaki aurreko astekoarekin alderatuta, partida oso ezberdina izango dela. Aurkaria hilabete bateko etenalditik zetorren eta, faktore horrekin hautsi ostean, “ziur lan ona egin dutela joan den larunbateko arazoak konpontzen saiatzeko”, azaldu du Arregik.
Horrela, gure entrenatzaileak zalantza handia du biharko neurketaren inguruan eta taldea aurreko astean bezain zentratuta ateratzeko gai den ikusi nahi du, hori jokoan islatzen baita. Gainera, denbora baten ondoren Alvaro normaltasunez entrenatzera itzuli eta biharko deitua izango den arren, Dani zalantza izango da azken unera arte bere lesioa dela eta.
Azkenik, gogoratu, beste behin ere, partida zuzenean jarraitzeko aukera izango duzuela, bai YouTubeko gure kanaletik (Lauburu K.E Komunikazioa), baita Twitterreko gure kontu ofizialetik ere (@LAUBURUKEIBARRA). Horrekin lotuta, Zumetak adierazi duenez, ikuslerik gabe jokatzea gauza bera ez bada ere, eurek badakite zaleak pantailaren atzean daudela eta horrek “indar handia” ematen die. Beraz, beti bezala, zuen zain egongo gara!
GOAZEN LAUBURU!!!!