PLAY-OFFAREN ATARIAN NEURKETA GARRANTZITSUA
Larunbat honetan, 20:00etatik aurrera, giro bero-beroan jokatuko da partida Txurdinagako kiroldegian. Otxartabe C.D. eta CMO VALVES Lauburu Ibarra elkarren aurka ariko dira lehia zuzenean, sailkapenaren goiko aldean oso garrantzitsuak diren puntuak jokatzen. Ibartarrek Enaitz baja dela doaz Bizkaira, bizkarreko arazoengatik ezin izango baitu jokatu. Hala ere, taldeak garaipen oso baliotsua bilatuko du maila handiko aurkari zuzen baten aurka. Mikel Diestroren jokalariek oso une onean daude kantxan erakusten ari diren errendimenduari dagokionez, nahiz eta azken asteetan pilatutako nekeak ere eragina izan dezakeen. Aurrean izango duten Otxartabe taldea gaur egun hirugarren postuan dago, igoerako play-offetarako azken postua markatzen duen tokian; horrek tentsio [...]









