Mikel Diestrok ez du Lauburun jarraituko datorren denboraldian / Mikel Diestro no seguirá en el Lauburu la temporada que viene
Mikel Diestro, lehenengo taldearen entrenatzaileak, ez du moratuekin jarraituko datorren ikasturtean. Bi aldeen artean adostutako erabakia gaur arratsaldez jakinarazi zaio bertako lantaldeari. Lesio eta oztopo ugariz betetako denboraldi hau, gorregia izan da prestatzailearentzat zein erakundearentzat eta biak ados dira, pilak kargatu eta etorkizunari indarberrituta aurre egiteko onena aldaketa bat egitea izango dela. Mikelek, Ibarrako parrokia honela agurtu nahi izan du: “Neure pasioa den kirol honetan profesional moduan jarraitzeko aukera emateagatik esker ona adierazi nahiko nioke klubari. Gorputz teknikoari ere bai; afizioari, hor egoteagatik, onean eta txarrean. Eta bereziki, bi urte zoragarri hauen egunerokoa partekatu dudan jokalari bakoitzari, kirolari bikainak guztiak, [...]
