About anjel

This author has not yet filled in any details.
So far anjel has created 682 blog entries.
21 2024.10.21

ZIZTADA BELABIETAN

2024-10-21T17:57:19+02:0021/10/2024|

Lauburuk porrota jaso du Belabietan azken minutuan, Anaitasunako nafarrek 4-5 irabazi ostean. Ez da erraza partidaren amaiera azaltzea, non Mikel Diestro entrenatzailearen mutilak jokoaren ia fase guztietan nagusi izan ziren, batzuen eta besteen merituei justizia egiten ez zien 0-2koa irauli behar izan zutelarik. Partida kudeatzeko akats larriek, diziplinazko txartelen ondorioz aulkira egindako bi falta pilatuta, partida apurtu zuten nafarrei hegalak emanez 4-2koaren ostean Ibartarrak partida oso maldan gora jarri zela ikusi zuenean. Horri arratsalde bat gehitu behar zaio, non zutoinek protagonismoa 6 aldiz hartu zuten Laubururen kontra, harmailen sinesgaiztasuna zela eta, ekintza bakoitza kezka handiagoz oihukatzen baitzuen, hainbeste goleko [...]

21 2024.10.21

IRAGARRITAKO LIGAKO LEHEN PORROTA

2024-10-21T17:47:08+02:0021/10/2024|

Lauburuk denboraldiko lehenbiziko porrota jaso zuen larunbatean Pinseque on baten aurka (6-4) partidaren azken minutuetan. Aurrekoan iragarri genuen bezala, partida hau konpromiso handikoa zen asteartean Tafallan egindako esfortzuaren aurrean. Mikel Diestrok zuzentzen dituen jokalariek markagailuan birritan aurreratu ziren, 1-2 lehen zatian eta 3-4 bigarrenean, baina etxekoen onurako izan ziren gasolina eta partida zoroa, eta horrek ez zuen utzi abantaila hori defendatzen. Jokoaren sentsazioak berriz ere onak izan ziren partidaren fase askotan eta taldearen hobetzeko tartea handia da oraindik.

Go to Top