Lauburu KE Mahalak Laskorain KE bisitatuko du berriro / El Lauburu KE Mahala visita de nuevo al Laskorain KE
Jubenilen Euskal Koparen finalerdiko joaneko partidak derbi berri bat eskainiko digu Usabalen, gaur larunbata, 16:00etan. Bi talde hauek liga jokatu zuteneko partida zirraragarri hartatik hamabost egun pasa ondoren, berriro neurtuko dira biak Jubenilen Euskal Kopako finalera pasatzeko helburuarekin. Liga irabazteak ematen duen poza oraindik gorputzean dutelarik eta XIV. Espainiako Kopan Aljucer El Pozo taldearen kontra jokatuko dutela jakiteak sortu dien ilusioarekin, Juananen mutilak oraindik eta serioago lan egin beharko dute, bi erronka hauei baldintza onenekin erantzun nahi badie. Beste hainbat derbietan aipatu moduan, bi taldeen parekotasuna handia da eta kontzentrazio faltaren batek edo erlaxatzeak tolosarren edo ibartarren aldera okertu dezake [...]