Lauburu K.E. Ibarra Segorbera doa (Castello) Viveros Mas de Valero taldearekin neurtzera / El Lauburu K.E. Ibarra viaja a Segorbe (Castellón) para enfrentarse al Viveros Mas de Valero
Partida zaila izango da Lauburuk larunbatean Segorbeko Udal Pabilioian jokatu beharko duena, arratsaldeko 5:15ean. Gure jokalariengan eraginik ez izatea espero dugun bidai luzeari zailtasun bat gehiago gehitzen zaio: Santurtziren aurka egindako norgehiagokan hiru puntuak eramaterik lortu ez, baina etxean puntu horiek eskuratzeko ohituera duen talde baten aurka jokatzea. Gainera, harmailetan biltzen diren jarraitzaile ugariren babesa izaten du talde honek. Segorbekoek, egun, taulako bosgarren postuan daude, baina atzetik Debabarrena Concepto Egile eta Sala Quinto ditu, puntu bakar baten aldearekin. Azken finean, tartean kategoria handiagoko taldeetan jokatu duten hainbat jokalari ditu eta ongi landutako taldea da. Ibartarrak, pasa den larunbatean Zierbena boteretsuaren [...]
