About anjel

This author has not yet filled in any details.
So far anjel has created 748 blog entries.
17 2017.01.17

Lauburu Ibarra Mahalak etxetik kanpoko garaipenarekin hasi du 2017a / El Lauburu Ibarra Mahala arranca el 2017 con victoria a domicilio

2017-01-17T17:26:26+01:0017/01/2017|

Izugarrizko partida egin gabe, Logroñoko C.D. Valle del Ebro taldeari 0-4rekin gailendu zitzaion 2017 urtea pasa den asteburuan hasi zen Jubenilen Ohorezko Mailako txapelketan, baina Lauburu Mahalari, egutegiaz, atsedena egitea egokitu zitzaion; multzo bakoitia izaki, kategoria osatzen duten zazpi taldeen urte hasierak bigarren itzuli osoaren hasierarekin bat egin zuen. Gure mutilak, gabon oporrak astebete luzatu ostean, Errioxako kapitalera joan ziren txapelketari berriro hasiera emanez; den-dena pasa den irailaren 23an hasi zen toki berberera. Une haietan, talde askok kategoriara egokitzeko hilabete batzuk beharko zituztela genion eta larunbat arratsaldean, errioxarrek jada egokitzen ari direla ikusteko parada izan genuen; jokoaren esparru guztietan hobetu [...]

16 2017.01.16

Lauburuk sona handiko garaipena eskuratu du (4-3) / El Lauburu suma una victoria de prestigio (4-3)

2017-01-16T17:39:10+01:0016/01/2017|

Festa izan genuen Belabietan larunbatean. Ibarrako koliseora bertaratu zen publiko mordoak (sarrera erdia baino gehiago, azken hilabeteetako onena), osagai guztiak izan zituen ikuskizunaz gozatzeko parada izan zuen, garaipen eta guzti. Lehiak eragiten duen ohiko tentsioarekin hasi zen partida. Bi taldeak aurkariaren kantxa erdian finkatzen zuten beren defentsa, aragoiarrek beren aldaketa-defentsa ezarri nahian eta Lauburu berriz, banako defentsa bikain batekin indartzen. Lehenbiziko minutu hauetan jokoaren kontrola etxeko koadroak izan zuen, Lauburuk berriz, eraso-jokoa jostea lortzen hobeto asmatzen zuen. Honek arrisku handiko aukerak sortu zituen Adrianen atean. Aragoiarrek, bere aldetik, gol-aukerak sortzeko buru-argitasun izugarria behar ez duen bloke horietako bat da, izan [...]

13 2017.01.13

Lauburu K.E. Ibarra Mahalak Errioxan hasiko du urtea / Lauburu K.E. Ibarra Mahala estrena el año en La Rioja

2017-01-13T17:19:02+01:0013/01/2017|

Gabonetako oporrak amaitu eta lehenbiziko jardunaldian atseden egitea egokitu zitzaion taldeari, baina itzuli da berriz txapelketara eta oraingoan, LAUBURU IBARRA MAHALAk Valle del Ebro C.D. errioxar taldearen aurrean jarri beharko du. Partida larunbatean izango da, 16:30ean Logroñoko Gonzalo de Berceo kiroldegian. Espedizio moratua Belabietatik aterako da 13:30ean. Taldeari dagokionez, azpimarratzekoa da, Juanan Rodriguez entrenatzaileak asteko entrenamenduari zalantzakor ekin behar izan diola, norgehiagoka honetarako zenbat jokalari izango dituen jakin gabe. Lehenengo taldearen beharrak asebetetzeko alde batetik, sub-16 kategoriako selekziorako deialdia bestetik edota gripe kontuak, lan-ildoa hankaz gora jarri dute. Hala ere, ez da hori aitzakia, lehenbiziko bi egoerak onuragarriak direla deritzo [...]

12 2017.01.12

Lauburu K.E. Ibarrak aragoiko Pinseque taldea jasoko du / Lauburu K.E. Ibarra recibe al Pinseque aragonés

2017-01-12T17:30:31+01:0012/01/2017|

Aurreko asteburuan Colo Colo Confort taldearen aurkako partida zaila izan bazen, Lauburuk larunbatean jokatuko duena ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izango. Arratsaldeko seietan izango da Ibarrako Belabieta kiroldegian. Moratuen taldeak Pinseque F.S. taldea jasoko du, bi puntuko aldearekin, Colo Colo eta Zierbenaren atzetik hirugarren sailkatua dena, hain zuzen. Moratuek, Aragoiko lurretan, denboraldiko lehenbiziko partidan jasandako porrotaren errebantxa nahiko dute, partida hartan, agian, emaitza hobea lortu ahal zelako (4-2). Kategoriako lantalderik onenetako bat da Pinseque, zalantzarik gabe, eta urtez urte taularen goiko postuetan kokatzen da. 13-14 denboraldian Ligako txapeldun izan zen eta ondorengo urtetan, beti, lehenbiziko lau postuak bete ditu. Beraz, [...]

11 2017.01.11

Lauburu K.E. Ibarraren saskiaren zozketa / Sorteo de la cesta de Lauburu K.E. Ibarra

2017-01-11T18:52:27+01:0011/01/2017|

Lauburu K.E. Ibarra, areto futbol klubaren Gabonetako zozketa Arantxa Beainek irabazi du, 8354 zenbakiarekin. Zozketa urtarrilaren 6ean izan zen. Danon Txokoa tabernako Egoitz Calviño eta Lauburu K.E.-ko Ainhitze Zinkunegik eman die saria ibartarrari. Beste behin ere, elkartetik eskerrak eman nahi ditugu zozketa hau egin ahal izateko jaso dugun laguntza. Arantxa Beain, con el boleto número 8354 ha sido la agraciada en el sorteo de Navidad del Lauburu K.E. Ibarra de fútbol sala. El sorteo se celebró el pasado 6 de enero. La ibartarra recibió el premio de manos de Egoitz Calviño del bar Danon Txokoa  y Ainhitze Zinkunegi en representación [...]

10 2017.01.10

Lauburuko hiru jokalari izango dira Espainiako Sub-16ko txapelketan Euskadi ordezkatzen / Tres jugadores del Lauburu representarán a Euskadi en el campeonato de España Sub-16

2017-01-10T17:22:17+01:0010/01/2017|

Alvaro Alonso eta Aitor Gurrutxaga jokalariak, Javier Ayerbe atezainarekin batera, urtarrilaren 13, 14 eta 15ean Valdepeñasen (Ciudad Real) ospatuko den Espainiako SUB-16 kategoriako txapelketan, Euskadi ordezkatuko duen selekzioan parte hartzeko deituak izan dira. Aurretiazko fase honetan, Euskadiko selekzioak honako selekzio hauen kontra jokatu beharko du: Extremadura, urtarrilaren 13an; Gaztela Mantxa, urtarrilaren 14an; eta Kanariar irlak, azken egunean, torneoari amaiera emanaz. Kluba izugarri pozten da deialdi hauekin, azpiko kategorietan gure teknikoek egiten duten lan bikaina berretsi baino ez duelako egiten. Gure jokalariei eta selekzioa osatzen duten beste guztiei munduko zorterik onena opa diegu eta Mantxako lurretan emaitza bikaina lortzea desio dugu. [...]

9 2017.01.09

Defentsako akatsek aurkari bikain baten aurrean galtzera eraman zuten Lauburu (2-3) / Los errores defensivos condenan al Lauburu ante un gran rival (2-3)

2017-01-09T18:48:31+01:0009/01/2017|

Atzoko partidak sentsazio arraroak utzi zituen Lauburuko kuadroan; alde batetik, posizio-erasoan, beste batzuetan ez bezala, atzokoan asmatzea lortu zutelako, baina beste aldetik, moratuek indartsu agertzen diren esparruan, hau da, estrategia-jokaldietan hiru gol jaso izanak, kategorian sasoikoen dagoen Colo Colo Confort talde aragoiar bezalako baten aurrean puntuak gehitzea ezinezkoa bihurtu zuelako. Etxekoek norgehiagoka honi baja batzuekin egin behar izan zioten aurre, errotazio gaitasuna dezente murriztuz. Alabaina, moratuek esfortzu handia jarriaz eta Xabier Arranz jubenilaren laguntzarekin lortu zuten aurre egitea. Gaztea, denboraldi honetan estreinakoz aritu zen taldean eta minutu bikainak eskaini zizkigun. Partida azkar okertu zen. Bisitarien kuadroak aurreratzea lortu zuen Juanen [...]

5 2017.01.05

Lauburu K.E. Colo Colo Confort jasoko du 2017ko lehenbiziko norgehiagokan / Lauburu K.E. recibe a Colo Colo Confort en el primer partido de 2017

2017-01-05T15:59:59+01:0005/01/2017|

Oporren ostean, Lauburu K.E. taldeak Colo Colo Confort, Aragoiko talde arriskutsu eta zaila jasoko du. Ibarrako Belabieta kiroldegian izango da, 18:00etatik aurrera. Kategoria honetan erreferentea den talde historikoa da Colo Colo. Une hauetan bigarren postuan kokatua dago, Zierbenaren atzetik, talde berberari urteko azken jardunaldian, 6-5 estu batez irabazi eta gero. Zaragozako taldeak kategoriako lantalderik onenetako bat du, beraz, piparreroen lantalde gazteak guztia eman beharko du, puntuak Ibarran geratzea nahi badu. Lauburu K.E. Ibarrak, 18 punturekin, taularen bederatzigarren postua betetzen du gaur. Taldeak, urte guztiko tonika berbera jarraituz, entrenamenduetan dinamika ona darama, Mikel Diestro entrenatzaileak aurreratzen digun moduan: ligako bigarren zati [...]

29 2016.12.29

Andoni Carlosena eta Javi Saldise Nafarroako selekzio absoluturako deituak izan dira / Andoni Carlosena y Javi Saldise convocados con la selección absoluta de Navarra

2016-12-29T16:20:28+01:0029/12/2016|

Andoni Carlosena eta Javi Saldise, Laubururen lehenbiziko lantaldeko bi jokalariak, Alfredo Hualde nafar entrenatzaileak hautatu ditu, Nafarroako konbinatuak Kantabriako selekzioa eta F.S. Santurtziren aurka jokatuko duen hiruren arteko torneoan parte hartzeko. Klubetik, gure lantaldeko bi jokalari nabarmenenak nazio mailako eta izen handia duten beste jokalari askorekin batera aritzeko aukera izatea txalotzen dugu. Torneo hau Santurtzin jokatuko da datorren ostiralean, hilak 30 eta ongintzazko ekimen bat izango da, bertan, esklerosi anitzaren aurka borrokatzeko dirua bildu nahi delarik. Los jugadores de la primera plantilla del Lauburu, Andoni Carlosena y Javi Saldise, han sido convocados por el seleccionador navarro Alfredo Hualde para disputar [...]

25 2016.12.25

Lauburuko lau jokalari Euskadiko Sub-19 Selekziorako deituak izan dira / Cuatro jugadores del Lauburu convocados para la Selección de Euskadi Sub-19

2016-12-25T22:21:45+01:0025/12/2016|

Lehenengo taldeko Agustin Garmendia eta Andoni Agirrezabala jokalariak eta Jubenilen Ohorezko Mailako  Iñaki Peña eta Ander Zuriarrain jokalariak, selekzioko Joseba Hulek hautatu ditu, abenduak 26 eta 28an Getxon burutuko den kontzentraziora joateko. Lau jokalari hauek, guztira 14 hautatuek osatzen duten zerrendaren parte dira eta zerrenda honetatik aterako da Espainiako selekzioen txapelketan lehenbiziko fasea jokatuko duen behin betiko selekzioa. Euskadiko selekzioa, Nafarroa, Balear irlak eta Galiziakoarekin batera kokatua geratu da. Torneoa Gasteizen izango da 2017ko urtarrilaren 20, 21 eta 22an. Los jugadores del primer equipo Agustín Garmendia y Andoni Agirrezabala, y los integrantes del equipo de División de Honor juvenil Ander [...]

Go to Top