About anjel

This author has not yet filled in any details.
So far anjel has created 748 blog entries.
20 2016.12.20

Lauburu Mahalak Castroren kontra lortutako garaipenarekin amaitu du urtea / El Lauburu Mahala cierra el año con victoria frente al Castro F.S.

2016-12-20T17:39:42+01:0020/12/2016|

Galduta ere, kantabriarrak irudi bikaina eskaini zuten Belabietan Gabonen hasierarekin batera, Jubenilen Ohorezko Mailak ligako hamalaugarren jardunaldia amaitu du; egutegiak markatutako itzuli oso baten amaiera izan da aldi berean, izan ere, multzo honetan 7 talde bakarrik egonik, 28 jardunaldi osatzeko bi itzuli oso egin beharko baitituzte. Egoera honekin orain arte gertatutakoaren analisia egiteko aukera ematen du; guztiak guztien kontra jokatu dutenez, bai etxean eta baita kanpoan ere, balorazioa zehatzagoa izan daiteke. Gure taldea, pasa den larunbatean C.F.S. CASTRO URDIALES taldearen aurka 5-2 irabazi ondoren, sailkapenean merezitako bigarren postuan kokatzen da. Kantabriakoak, ibartarretik 3 puntura egonik, segidan lau garaipen eginda aparteko [...]

19 2016.12.19

Lauburu bikain batek merezi gabeko porrota jaso du (2-1) / Un buen Lauburu sufre una derrota que no mereció (2-1)

2016-12-19T16:56:12+01:0019/12/2016|

Oso bizia eta parekatua izan zen larunbat arratsaldean Aurrera de Vitoriak eta ibartarrak Gasteizen jokatu zuten norgehiagoka. Parekidetasuna orokorra izan zen partida osoan, gehienbat bi taldeak egindako defentsa-lan bikainean. Erasoari dagokionez, bietako inork ez bazituen arrisku egoera asko sortu ere, jokoa sortzeko garaian Lauburu pixka bat biziago egon zela esan daiteke, baina atearen aurrean ezin asmatuak eta gure zein besteen zenbait erabakien ondorioz, Gasteiztik hutsean etortzea eragin zuen.  Bi taldeak oso kontzentratuta atera ziren kantxara, jokoan zeuden puntuen garrantziaz jakitun. Etxeko taldeak defentsa bortitza egiten zuen eta Mikel Diestroren mutilei kosta egin zitzaien neurria hartzea. Hala ere, hasieratik ikusi zen [...]

16 2016.12.16

Lauburu K.E. etxetik kanporako lehenbiziko garaipenaren bila / Lauburu K.E. a por su primera victoria a domicilio

2016-12-16T18:49:13+01:0016/12/2016|

Lauburu K.E.-k C.D. Aurrera de Vitoria taldeari egin beharko dio bisita larunbatean 18:30ean hasiko den partida jokatzeko. Askotan jokatu dute aurrez aurre bi taldeak, bai Bigarren B-an eta baita aurretik ere, euskal multzoan, Hirugarren Mailan. Arabarrak emaitza txarrak izan dituzten azkenaldian eta bere kantxa aprobetxatu nahiko dute ibartarrak menperatzeko, horrela urtea ongi amaitu eta pixkanaka, sailkapenean postuak igotzen hasi. Zumeta jokalariak, gasteiztarren kamiseta jantzia izan du lehendik baina oraingoan ezin izango du haien kontra jokatu lesioa dela medio. Mikel Diestrok, Zumetarena ez ezik, Andoni, Ioritz eta Endikarekin ere, zalantza izango du azken unera arte. Jokalari hauek Eguberrietako atsedenaldiaz geroztik erabat [...]

15 2016.12.15

Lauburu K.E. Ibarra Mahala urtea ongi bukatzera / El Lauburu K.E. Ibarra a terminar bien el año

2016-12-15T20:21:07+01:0015/12/2016|

Urteko azken jardunaldia gainean dugu, Jubenilen Ohorezko Mailaren kategoriako txapelketaren liga erdia beteko duena. LABURU IBARRA MAHALA-k Castro Urdiales taldearen bisita jasoko du larunbatean; arratsaldeko 18:30ean izango da Ibarrako Belabieta kiroldegian. Ibarrako taldeak aurreko jardunaldian jasandako porrota gainditu beharko du eta lanean jarraitu astez-aste, norbanakoen eta taldearen aurreratze prozesuan. Gainera, kontuan hartu behar da, Castro Urdiales taldea hirugarren sailkatua dela, Lauburu Ibarra Mahalatik hiru puntura, eta Ibarrara garaipenaren bila etorriko direla; garaipenak lehenbiziko hiru postuetako lehian sartuko lituzkela jakinda. Ziur gaude, aste guztian zehar gorputz teknikoak eta jokalariak egindako lanaren ostean, animoa berreskuratu izango dutela eta Castrokoen aurrean guztia emateko [...]

13 2016.12.13

Derbia eta lidergoa lortu du Laskorainek / Derby y liderato para Laskorain K.E.

2016-12-13T17:24:45+01:0013/12/2016|

Dena aldeko izanik, Ibartarren puntuak hanka egin zuten azken minutuetan. Jubenilen Areto Futbol Nazionaleko kategoria goreneko Tolosaldeako derbiak ez zien hutsik egin larunbat arratsaldean Usabalera hurbildu ziren 400 bat zaleei. Bertan, gure kirolean eskualdeko gazte oparoenak diren asko jokatzen ikusteko aukera izan zen. Partida ikusgarria, non denetatik ikusteko parada izan zen: 10 gol markagailuan, penalti bikoitzak, atezain jokalaria, estrategia-golak, etab., azken finean, gure kirolak dituen osagai guztiak partida ikusgarri batean kontzentratuta. Goleadaz irabazi zuena, eskualdeko areto futbola izan zen.   Bi taldeak aurkariaren atearen bila joan ziren hasiera-hasieratik, nahiz eta Laskorainek eragindako presio altuak Lauburu Mahalak baloia galtzera eramaten zuen. [...]

12 2016.12.12

Lauburuk eraginkortasuna aurkitu du garaipen garrantzitsua lortzeko (8-2) / El Lauburu encuentra la efectividad para conseguir una importante victoria (8-2)

2016-12-12T18:19:56+01:0012/12/2016|

Partida bikaina, Lauburuk atzokoan jokatutakoa. Alfredo Hualdek gidatuta, gure mutilak seriotasun eta iraunkortasun handia erakutsi zuten; jarrera honek Graccurris errioxar taldeak eragindako zailtasunak saihesten lagundu zien eta bigarren zati bikain batean partida erabakita uzteko trebetasuna izan zuten. Norgehiagokaren hasieran laubururen kuadroa bere defentsa aurkariaren kantxa erdian mantentzen saiatu zen, eta abilezia erakutsi zuen jokaldi honekin, izan ere, Graccurris taldeari baloia ateratzea asko zaildu zion eta aldi berean, baloi-osteak sortzen zituzten errioxarren atean arrisku aukerak sortuz. Orokorrean, jokoaren kontrola etxeko taldearen esku egon zen ia partida osoan. Hala ere, Graccurrisek erakutsi zuen, denboraldian erakutsi duen moduan, oso ondo lehiatzen dakien bloke [...]

9 2016.12.09

Lauburu K.E.k Graccurris F.S. taldea jasoko du Ibarran / Lauburu K.E. recibe en Ibarra al Graccurris F.S.

2016-12-09T22:19:30+01:0009/12/2016|

Aurreko asteburuan Elgoibarren lortutako berdinketaren ostean, Lauburu K.E. Ibarrak, larunbatean 16:30ean, jasoko du Graccurris F.S., errioxar taldea. Derbi hartan ikusitakoaren arabera, ibartarrak agian, zerbait gehiago ere merezi izan zuten, lehenbiziko zatian bereziki. Taldeak Santurtziren aurrean Belabietan egindako azken berdinketari ere buelta eman nahiko die; partida txarra egin zuten etxekoek egun hartan, kategoriako hondarrekoaren aurka. Alfarokoek, 9 punturekin, sailkapeneko taularen beheko aldean kokatuta daude. Etxean indartu egiten dira eta bertan puntuak irabazten zaleak dira. Bisitari moduan etortzen direnean beren jokoa egiten gehiago kostatzen zaie; horregatik lortu dute puntu bakarra kanpoan. Taktikaz, esan daiteke ez duela erasoa asko lantzen eta bere jokoa [...]

9 2016.12.09

Lauburu K.E. Ibarra Mahala Usabalera joango da Laskorainekin neurtzera / Lauburu K.E. Ibarra Mahala visita Usabal para enfrentarse al Laskorain K.E.

2016-12-09T10:29:17+01:0009/12/2016|

Jubenilen Ohorezko Mailak, zubian atsedenik hartu gabe, bigarren itzuli honetako azken aurreko jardunaldia jokatuko du asteburu honetan, zirraragarria izango den derbia, hain zuzen. Hitzordua larunbatean, Tolosako Usabal kiroldegian, 15:30ean. Bertan aurrez aurre, txapelketan buru diren eta hamarretik bederatzi partida irabazi dituzten bi taldeak: Lauburu K.E. Ibarra Mahala eta Laskorain K.E. Edozein derbi baten aurretik esaten den moduan, ez dago faborito garbirik eta norgehiagoka oso lehiatua eta parekatua izango dela aurreikusi daiteke. Golaren aurrean badirudi Tolosarrak, une hauetan, ibartarrak baino hobeto dabiltzala, baina kantxan zer gerta daitekeen ezin da inoiz jakin. Hiru puntuek duten garrantzia ikusita partida oso interesgarria izango da, [...]

5 2016.12.05

Lauburu Mahalak menderaezin jarraitzen du Belabietan / El Lauburu Mahala mantiene su imbatibilidad en Belabieta

2016-12-05T18:24:50+01:0005/12/2016|

Torrelavegako Marrock-en aurrean garaipen berri bat gehitu du (3-1) Jubenilen Ohorezko Mailak ibilbidea zalantzakor hasi bazuen ere, garbi dago pixkanaka doitzen doala eta jardunaldiz jardunaldi geroz eta zirrara handiagoko partidak eskaintzen dizkiola ikusleari; hau denontzako da ona, baita taldearentzat ere, jardunaldiz jardunaldi aurreratzen baitute. Kantabriako taldea, orain arte ibartarrari puntuak ostu dizkion bakarra zen eta holaxe iritsi zen Belabietara. Fisikoki talde sendoa da, baina gure kirol honen funtsetik urrun dago; hala ere, kategoria hau ez dago apaindura gehiegietarako eta jarrera on bat eta fisikoki maila handiago bat izatea nahikoa da lehiatzeko eta atsekabea sortzeko. Gure mutilak ere, ez daude onenean. [...]

5 2016.12.05

Lauburuk puntu bat gehitu du defentsak nagusitu ziren derbi batean (0-0) / El Lauburu suma un punto en un derby guipuzcoano dominado por las defensas

2016-12-05T10:43:28+01:0005/12/2016|

Intentsitate handiko partida izan zen, igandean Elgoibarko IMH eraikinean jokatutakoa; kantxan nagusitu zen parekotasunarekin batera, intentsitatearen tonika gailendu zen norgehiagoka guztian zehar. Markagailua ez bazen mugitu, Zuhaitz eta Endika, ibartar atezainen lanarengatik izan zen neurri handi batean, Debabarrenak bere eraso-jokoan egindako makina jaurtiketa alderatzen jakin izan baitzuten. Lehenbiziko zatian etxeko taldeak pista erditik urrunagoko defentsarekin probatu zuen, ongi landutako bakarkako defentsa aldaketekin erabiliz; Lauburuk berriz, bere euste-lerroa marra banatzailearen inguruan finkatu zuen, eta handik aurrera, bakarkako defentsa landu zuen. Partidaren pisua eta arrisku sentsazio handiagoa norgehiagokaren zatirik luzeenean etxeko koadroari egokitu zitzaion. Hala ere, Lauburuk, bere defentsa lan bikainarekin jakin [...]

Go to Top