Lauburu Mahalak derbia irabazi zuen Belabietan 6-2 / El Lauburu Mahala se lleva el derby en Belabieta por 6-2
Partida estua eta harmailak ia beteak bi taldeen jokoaz gozatuz Tolosaldeako derbiak, Areto Futbol Nazionaleko jubenil mailako kategoriarik gorenean, ez zien huts egin larunbat arratsaldean Belabietara inguratu ziren 300 zale baino gehiagoei; kirol honetan eskualdeko etorkizun oparoa izango den asko ekinean ikusteko parada izan zuten. Partidaren hasiera-hasieratik ekin zioten bi taldeak, bestearen atea bilatzeari, baina etxeko taldea zen Tolosarren areara arrisku handiagorekin hurbiltzen zena eta horietako batean, lau minutura, Josuk markagailua estreinatu zuen area hertzetik egindako errekorte bikain batekin eta bederatzigarren minutuan berriz, Zurik 2-0ekoa egin zuen, 13 metroetatik, eskoratutako falta batean. Une horretan Lauburu Mahala ibartarrentzat izango zen partidako [...]
