About anjel

This author has not yet filled in any details.
So far anjel has created 682 blog entries.
21 2024.10.21

LAUBURU ERREGE KOPAKO HIRUGARREN TXANDARA PASA DA.

2024-10-21T17:35:43+02:0021/10/2024|

Maila handiko partida ikusteko parada izan genuen atzokoan Tafallan, non Errege Kopako bigarren kanporaketa jokatu zen, kategoriako egungo liderraren aurka. Bi taldeek ligan galdu gabe jarraitzen dute, baina Tafallakoek partida guztiak garaipenarekin kontatzen dituzte. Lehen zatia frenetikoa izan zen Mikel Diestroren mutilentzat, atsedenaldira emaitza sendo batekin joateko aukera izan baitzuten, baina bertako atezainak moretxoen saiakera guztiak deuseztatu zituen eta berdinketarekin amaitu behar izan zuten lehenengo zatia. Bigarrenean guztia erabakitzeke. Ongi hasi zuten moreek bigarren zatia, eta berdintzen joan ziren minutuak aurrera egin ahala. Ate propioan sartutako 1-2koak oso jota utzi zituen etxekoak, baina Lauburuk ez zuen amaitu une horretan, eta [...]

11 2024.09.11

ERREGE KOPA: ABENTURA HASTERA DOA

2024-09-24T17:28:07+02:0011/09/2024|

EFF-k aste honetan 24-25ko Errege Kopako lehen bazterketarako parekatzeak argitaratu ditu. Lauburuk, iaz bezala, @antiguoko.futsal donostiarraren aurka jokatuko du. Parekatze horiek hurbiltasun geografikoaren arabera izendatu dira. Txapelketako kanporaketa hau partida bakarrean jokatuko da Donostian, eta gure aurkariak erabaki beharko du eguna eta ordua, irailaren 24an edo 25ean izan daitekelarik. Lauburun kopaaaa maite dugu

Go to Top