Beste bi garaipen gehiago lortu ditu Lauburuk bi lan-astetan
-Irudia: Fernando Miguel- Pasa den astea izan zen aurredenboraldia prestatzeko garaian gogorrena Laubururentzat, hiru entrenamendu saio burutuz eta Belabietatik kanpora jokatu behar izan zituzten bi lagunartekoekin. Lan-karga nabaritzen hasiak dira jada jokalariak, eta entrenamendu zein norgehiagokak baldintzatu dituzten baja batzuk izan dira astean zehar. Aldarte honetan beraz, jubenilen partehartzea garrantzitsua izan da, programatutako lanak aurrera eraman ahal izateko. Norgehiagoketan sartuta, talde moreak irabazten jarraitzen du, astean zehar egiten den lana indartuz. Lehenbizikoa asteazkena, abuztuak 28an jokatu zen Elorrion, bertako Bustanza taldearen kontra. 0-3ko emaitzak ibartarren nagusitasuna islatzen du fisiko aldetik gehienbat, bertakoak bi entrenamendu saio egin ostean jokatu zuten-eta. [...]