Pol eta Chukyk derbiko 3 puntu eman dizkiote CMO VALVES LAUBURU IBARRA-ri

Belabieta kiroldegian harmailak ia beteak eta giro ederrean, ANTIGUOKO KE ESTUDIO DENTAL BARRENECHEA aurka jokatutako derbian lortu zuten garaipena piparreroek; markagailuan alde estua izan arren, jokoan nagusi izan ziren moreak.

Partida hasieran, etxekoak oso sartuta egon ziren jokoan, baloia ondo mugituz. Horren fruitua, 6. minutuan iritsi zen: Marcos-ek Chukyri bidali, honek aurrelariaren gainetik pasea eman, eta Polek, asteetako lesioaren ondoren itzuli eta gero, baloiaren lehenengo ukituarekin atezaina azpitik gainditu eta gol egin zuen.

Mikel Diestrok zuzendutako mutilek nagusitasuna izan zuten, arrisku gutxiko jokaldiak ikusi ziren bi ateetan, eta markagailuko 1-0ekoarekin iritsi ziren aldageletara.

Bigarren zatia bi taldeen presio altuarekin hasi zen, ateetan arrisku gutxiko jokaldiak sortuz eta jokoaren ia gehiena zelai erdian lehiatzen zelarik. Amaierarako 6 minutu falta zirela, ANTIGUOKO KE Estudio Dental Barrenechea jokalari bat gutxiagorekin gelditu zen Marcos-i egindako sarrera gogor baten ondorioz.

Kopuruen nagusitasuna aprobetxatuz, CMO VALVES Lauburu Ibarrak baloiaren kontrol handiagoa lortu zuen, eta mintu eta 15ean, transizio-jokaldi bikain baten ondoren, Chukyk 2-0 jarri zuen markagailuan. Amaierarako segundo bakarra falta zenean, bisitariak gai izan ziren ate morean sartzeko, Rafa Usin bi txartel horien ondorioz kanporatu eta gero. Derbia azken 2-1ekin itxi zen beraz.

Piparreroen nortasuna azpimarratzekoa: bi porrot jarraien ondoren, garaipenekin itzuli ziren konpromiso handiz eta lan ona eginez. Gorkak oin batean minduta amaitu zuen, eta harrobiko jokalariak, Mikel Jauregi eta Zouhair Khettik inpresio ona utzi zuten zaleen aurrean.

Hurrengo partida Iruñean, San Juan izango da aurkaria, eta markagailua handitzen jarraitu nahiko du talde moreak.