Jokalari tolosarra eta Lauburu Ibarra adostasun batera iritsi dira elkar lotzen dien akordioa eteteko. 2017-2018 denboraldiaz geroztik, Laubururen istoriaren parte izan da Beñat eta, honela, amaitutzat ematen da 3 denboraldi iraun dituen etapa bat. Dena den, bi aldeek ateak zabalik utzi dituzte etorkizuneko itzulera baterako.
2017-2018 denboraldian fitxatu zuen Lauburuk Beñat Aldalur, taldea eraberritzeko prozesu batean. Tolosarrak hasiera hasieratik erakutsi zuen bere konpromisoa, baita bere kalitatearen dizdira ere. Ordutik makina bat ikusle altxa ditu bere eserlekuetatik erakutsi duen gaitasunarekin. Zalegoak asko disfrutatu du jokalari honekin, zalantzarik gabe.
Taldearen denboraldi hasiera bikaina alde batetara utzita, baja garrantzitsua izango da Jotak zuzendutakoentzat. Egungo egoerako zailtasunak medio, nabaria izango da Beñat bezalako jokalari baten baja.
Halaber, 3 denboraldi ahaztezinen ondoren Klubean bere etapa amaitutzat eman badu ere, beste helburu batzuk ditu buruan. Lauburutik onena opa diogu eta eskerrik beroenak eman nahi dizkiogu elkar partekatutako momentu guztiengatik.
ONDO IZAN BEÑAT!