TALDE MOREAREN GARAIPEN HANDIA
CMO Valves Lauburu Ibarrak pauso erraldoia eman du titulurantz, igande goizean Udal kiroldegian CDF Zierbena taldearen aurka jokatutako partida gogorrean nagusituta. Harmailak bete egin ziren eta zale moreen presentzia nabarmena izan zen. Neurketa intentsitate handiz abiatu zen; etxekoek jaitsiera postuetatik irteteko beharra zuten, eta ibartarrak, berriz, Pinsequerekin aldea mantendu eta titulura gerturatzeko asmoz aritu ziren. Zierbenak joko zuzena hautatu zuen, baloi luze etengabeekin, Txubik defendatutako atean arriskua sortuz eta bisitariak deseroso jarriz. Hala ere, CMO Valves Lauburu Ibarrak jo zuen lehen kolpea, Víctorren golari esker markagailuan aurrea hartuta. Etxekoen erreakzioa berehala iritsi zen: lehenik berdinketa lortu zuten, area inguruan izandako [...]









