Dani Garciak eta Oihan Carlosenak indartuko dute Lauburu / El Lauburu se refuerza con Dani García y Oihan Carlosena
Lauburu K.E. bere lehenbiziko lantaldeari azken ukituak ematen ari da eta klubeko teknikoak oso gustura agertu dira bertako jokalariekin. Oso zaila egiten da Ibarrak ezarritako irizpideetan sartuko diren mailako jokalariak aurkitzea, hau da, gazteak izateaz gain, harmarria zein herriarekiko sentimendua barneratzeko gai izango diren jokalariak izatea. Profil honetara ongi baino hobeto egokitzen diren bi gazte oparo, gurean izango dira asteartetik aurrera; Lauburuk aurtengo ibilbidea hasiko duen lehenbiziko eguna. Bi gazte hauek Dani Garcia eta Oihan Carlosena dira; Mallorcan jaio eta Berriozarren hazitakoa lehena, ezkaroztarra eta Andoniren anaia, bigarrena. Biak adin beretsuko gazteak izanda ere, Danik 21 eta Oihanek 20, oso [...]