Txapeldunaren txapelaren bila / El lauburu femenino a por el campeonato
Euskadiko Txapelketa jokatuko dute Lauburu K.E-ko senior neskek larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etan hasita, Ibarran. Leioa Ibarakide talde bizkaitarra izango dute aurkari. Denboraldia amaitu dutela dirudi. Futbolaz gutxi hitz egiten da aldalegetan. Opor usaina dago dagoeneko entrenamenduetan. Baina ez. Orain arte izan duten titulurik potoloena baitute oraindik jokoan, Euskadiko Txapelketa. Larunbat honetan izango da finala, etxean, Ibarrako Belabieta kiroldegian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Azkenekoz maiatzaren 13an jokatu zuten futbol partida eta, orduan, Gipuzkoako txapeldun izendatu ziren. Ustekabean. Bila ibili gabe etorri zen txapela, garaikurra. Ibilian-ibilian. Futbola albo batera utzi zuten taldekide askok duela zortzi bat urte. Eta helburu bakar batekin heldu zieten [...]