Belabietak berriro amets egin nahi duelako / Porque Belabieta quiere volver a soñar
Gaur Belabietan Castro Urdiales F.S. taldeari irabaziz gero, Lauburu Ibarra Mahala Jubenilen Ohorezko Mailan txapeldun izango da eta Espainiako Jubenilen Koparako sarrera lortuko du. Neurketa gaur 18:00etan hasiko da. Pasa den astean Usabalen, taldea garaipenera eramaten paper garrantzitsua jokatu ostean, ibartar afizioak beste hitzordu saihetsezina du gaur, aurreko astean egindako lan bikain hori errematatzeko. Zaleen bultzadak berebiziko garrantzia izango du, partidaren une zailetan taldea babestua sentitu dadin. Gaurkoa bezalako neurketa batean presak sortzea ohikoa da eta garaipenari heltzeko gogoak mutilak geldiaraztea ere bai, beraz afizioaren babesa nahitaezkoa izango da helburua lortzeari begira, ondoren denok elkarrekin ospatzeko; taldeak eta afizioak. Azkenekoz, [...]