Larunbat honetan, gure 2B mailako taldea Bastidara joango da Ligako bigarren jardunaldia jokatzera. Arratsaldeko 20:00etan izango da norgehiagoka, bertako Udal Kiroldegian
Jotaren mutilek bigarren jardunaldiari ekingo diote eta Bastidara bidaiatuko dute mailara igo berri den Mahastiak La Bastidaren aurka lehiatzeko. Joan den larunbatean Belabietan berdinketa lortu ostean (vs. Otxartabe), erronka berri honi aurre egin beharko diote ibartarrek eta, gure entrenatzaileak adierazi duenez, haien aurka jokatutako lagunartekoan erakutsitako “nibel defentsibo bera edo antzekoa” mantendu nahi dute. Gogora dezagun irailaren 11ean jokatutako neurketa horretan gure taldeak 5 eta 0-eko emaitza batekin irabazi zuela.
Dena den, orain Guadalajaran irabaztetik datoz haiek, Ligako beren estreinaldian. Ivan Mulasen taldeak 0 eta 3-eko emaitza batekin garaitu zuten aurkaria azken minutuetan, “ametsetako debuta” bezala definitu duten norgehiagoka batean.
Gureei dagokienez, joan den asteko bera izango da deialdia. Bolik eta Alvarok lesionatuta jarraitzen dute eta Zuhaitz ez da deitua izan, atzo inkorporatu baitzen berriro entrenamenduetara. Era berean, Chukyk ezin izango du Ligan debuta egin oraindik, bere fitxak tramitean jarraitzen du eta. Horrela, 4 jokalari horiek izan ezik, beste guztiak eta Euskal Ligako 5 jubenilak dena emateko prest daude jada.
Beraz, lehen itzulirako aurreikusitakoa betetzen jarraitzeko helburu argiari aurre egin behar diogu jardunaldi berri honetan. Neurketa oso parekatua izango dela jakitun izanik (batez ere, kantxa oso zaila delako azalera kontuan hartuta), garrantzitsuena puntuak batzea izango da, emaitzen dinamika on batean sartzeko.
GOAZEN LAUBURU!!!!