HARROTASUNEZ, DENBORALDI BIKAIN BATI AGUR
CMO Valves Lauburuk agur esan dio finalari, baina harro, Xerez Toyota Nimautoren kontra launa berdinduta Belabietako kiroldegiak zaleen oroimenean luzaroan iraungo duen arratsaldea bizi izan zuen larunbat honetan. Harmailak mukuru, giro aparta eta morez zein zuriz jantzitako pabiloia izan ziren askok aurrez aurreko finaltzat jotzen zuten kanporaketaren lekuko. CMO Valves Lauburu Ibarrak Xerez Toyota Nimauto hartu zuen etxean, Andaluziako joaneko neurketatik gol bakarreko desabantailarekin itzulita, baina bere zaleen aurrean kanporaketa iraultzeko asmoz. Ibartarrak erritmo bizian zelairatu ziren lehen minututik. Etxekoen presio itogarriak ez zien bisitariei euren ohiko jokoa garatzen utzi, eta saria ez zen berandu iritsi. Chukyk, banakako jokaldi bikain [...]









