15 2025.10.15

SALA QUINTOREN GOTORLEKUA ERAISTEKO GOGOZ

2025-10-15T17:38:11+02:0015/10/2025|

Ligako bosgarren jardunaldiak emozioz beteriko norgehiagoka ekarriko du: Sala Quinto eta CMO Valves Lauburu Ibarra aurrez aurre izango dira larunbat honetan, Quinto herriko udal kiroldegian. Bi taldeak sasoi onean daude eta goiko postuetan finkatzeko asmoz helduko dira partidan. Etxeko taldeak, indartsu eta sendo agertzen da bere kantxan, eta horrela izaten jarraitu nahiko du. Zierbanaren aurkako garaipena eta Tausteren aurkako derbian lortutako berdinketa horren adibide dira, eta oraindik ez dute porrotik jasan euren zelaian. Gainera, iazko denboraldiko neurketaren oroitzapenak —Ibartarren garaipen argia— motibazio gehigarri bat dakar, etxean errebantxa hartzeko gogoz baitaude. CMO Valves Lauburukoek, berriz, esfortzu fisiko handia pilatuta helduko dira [...]

15 2025.10.15

CMO VALVES LAUBURUK LEHEN SETA BEREGANATU DU

2025-10-15T17:34:14+02:0015/10/2025|

Partida bizia, dardaratsua eta Kopa usainez beterikoa izan zen asteazkeneko Otxartabe eta CMO Valves Lauburu taldeen arteko norgehiagoka, Errege Kopako bigarren kanporaketan. Mikel Diestrok zuzentzen duen taldea animotsu atera zen Gorka eta Raul berriz taldera itzuli izanagatik, nahiz eta Polen hutsunea oraindik nabarmena izan. Hasiera ezin hobea izan zuten ibartarrek. Lehen bost minutuetan euren erritmoa ezarri zuten eta Otxartabe estu hartu zuten, baloia buruargitasunez mugituz eta aukera ugari sortuz. Jokoaren agintea erabatekoa zen, jokoa ia osotasunean, etxekoen pistako hogei metroetan garatzen ari zen, eta hauek nekez ateratzen ziren presiotik. Baina nagusitasun horren erdian, 9. minutuan Otxartabek bisitarien atera lehenbiziko jaurtiketa [...]

10 2025.10.10

BI HANDIEN ARTEKO BURUZ BURUKOA KOPAKO KANPORAKETAN

2025-10-15T17:32:12+02:0010/10/2025|

  Tentsioa, lehia eta ilusioa izango dira protagonista datorren asteazkenean, hilak 8, 20:15ean Bizkaiko lurretan, CMO Valves Lauburu Ibarrak CD Otxartaberen aurka jokatuko baitu Errege Kopako bigarren kanporaketa, partida bakarrera eta emozioz beteta. Etxekoek, oraindik ez dute garaipenik lortu euren pistan —Antiguokoren aurka galdu eta Pinsequeren kontra berdindu zuten—, beraz, zaleei lehen garaipena eskaintzeko asmoz zelairatuko dira. Piparreroek, berriz, kanpoan lehen garaipena bilatuko dute, Belabietatik kanpo orain arte berdinketa bana egin baitute. Lehia handiko aurrez aurrekoa izango da, goiko postuen eta igoera faseko playofferako hautagai nagusiak diren bi taldeen artekoa. Diestroren jokalariek badakite, garaipen batek hurrengo fasera eramateaz gain, taldearen [...]

6 2025.10.06

SINESTEKO SEI ARRAZOI

2025-10-06T16:11:48+02:0006/10/2025|

Mikel Diestroren mutilek euren bertsiorik onena erakutsi zuten larunbatean Belabietan, eta ez zioten aukerarik eman Albelda FS taldeari (6-0). Hasieratik bukaerara CMO VALVES LAUBURU IBARRA-ren bertsiorik onena ikusteko parada izan genuen, presio altua, intentsitatea eta golaren aurrean eraginkortasuna uztartuz. Partida ezin hobeto hasi zen etxekoentzat: Sergiok, lehen jokaldian bertan, baloia sare barrura bidali zuen eta defentsa errioxarrak ez zuen erreakzionatzeko astirik izan. Gol goiztiarra izanda ere, Albeldak ez zuen etsitzeko asmorik, eta lehen hamar minutuetan defentsa sendoa mantendu zuen, aurrelarien bidez kontra egiteko asmoz. Bisitariek bere aukera garbiena 12. minutuan izan zuten, urrundik egindako jaurtiketa batek zutoinarekin topo egin zuenean. [...]

6 2025.10.06

ILUSIOZ ETA INDARREZ…, LARUNBATA MOREZ

2025-10-06T16:03:48+02:0006/10/2025|

Vincenzoren ilusioarekin eta Belabietaren bultzadarekin, CMO Valves Lauburu Ibarrak larunbata morez margotzea nahi du. Belabietako pabiloia areto futboleko arratsalde berri baterako prestatzen ari da, ligako laugarren jardunaldia jokatuko baita. Bertan, CMO Valves Lauburu Ibarrak F.S. Albelda hartuko du, asko jokatzen den lehia batean, nahiz eta oraindik txapelketaren hastapenetan egon. Errioxarrak, etxean Segoviako taldearen aurka izandako porrotari buelta emateko asmotan etorriko dira Ibarrara. Albeldakoek oraindik ez dute garaipenik lortu etxetik kanpora, eta Belabieta bezalako eszenatoki zorrotz batean lortzen saiatuko dira. Bestalde, CMO Valves Lauburu Ibarrak Valentzian, hiru puntuak ez, baina lortutako berdinketa ona eta gero, moral altuarekin egingo dio aurre neurketari. [...]

1 2025.10.01

CMO VALVES LAUBURURI IHES EGIN DIO GARAIPENAK

2025-10-01T17:18:52+02:0001/10/2025|

Areto futboleko goiz bizia izan zen igandean Picassenten, non CMO Valves Lauburuk eta etxeko taldeak 4nako berdinketa ikusgarria sinatu zuten ligako hirugarren jardunaldian. Partidua zapore gazi-gozoarekin amaitu dute moreek: neurketa ia osoan nagusi izan arren, azken ukitua falta izan zaie, batez ere atezain valentziarraren lan bikainagatik eta une erabakigarrietan defentsan izandako hainbat akatsengatik. Lehen zatia orekatua izan zen, bi taldeek defentsan sendo aritu baitziren, erasoari bideak itxiz eta kontraerasorik ia utzi gabe. Sergiok Laubururen aldeko lehen gola sartu zuen, bere jaurtiketa baten aldaratzea baliatuz (0-1), baina poza laburra izan zen: hogei segundo eskas geroago, Picassentek berdinketa lortu baitzuen. Diestro entrenatzailearen [...]

21 2025.09.21

BELABIETAN FESTA EGUNA IZAN DA LIGAKO DEBUTEAN

2025-09-21T13:39:22+02:0021/09/2025|

Belabietak CMO Valves Laubururen itzulerarekin dardara egin zuen berriro denboraldiaren hasieran, eta garaipen sendoa lortu zuen (11-3) Anaitasunaren aurka. Harmailak bete-beteak ikusten ziren, eta giro ezin hobea eskaini zuten, Mikel Diestroren mutilak lagunduz, hasierako txistutik hasita intentsitate eta erritmo altuko arratsalde batean. Etxeko taldea ideia argiekin atera zen pistara: presioa egitea, jabetza menderatzea eta aurkariari arnasa hartzen ez uztea. Jarrera horrek markagailua berehala irekitzea eta partida bideratzea ekarri zuen. Gol bakoitzarekin, jokalarien eta zaleen arteko batasuna indartsuagoa zen, konfiantza eta gogo giroa sortuz, baloia sarerantz bultzatzen zuela zirudiena. Anaitasunak, amore eman beharrean, ausardiaz erantzuten saiatu zen, eta une batzuetan [...]

13 2025.09.13

CMO VALVES LAUBURU IBARRAK PINSEQUEN HASI DU LIGA

2025-09-13T09:24:11+02:0013/09/2025|

Badirudi atzo amaitu zela aurreko denboraldia, eta areto-futboleko Bigarren B maila nazionalean hasi da baloia biraka. Lauburu K.E. Ibarrak ilusio handiko denboraldi berri bati ekingo dio, Bigarren B Mailako taldeari babesle ofizial bat gehituz eta “naming” berria emanez. Akordioak hasiera batean 3 denboraldi iraungo du, eta aurrerantzean "CMO VALVES LAUBURU IBARRA" izena hartuko du lehenengo taldeak. Mikel Diestro entrenatzaile bizkaitarrak  eta Cristian Davilak jarraituko du taldearen gidaritzapean hirugarren denboraldiari ekinez, eta bere staff-a nabarmen indartuko da aurten. Alde batetik, Ibai Valverde iritsi da bigarren entrenatzaile bezala, Omar Ugalderekin batera prestatzaile fisiko eta errehabilitatzaile bezala; azkenik, Fran Iglesias delegatu gisa [...]

Go to Top