Badirudi atzo amaitu zela aurreko denboraldia, eta areto-futboleko Bigarren B maila nazionalean hasi da baloia biraka.


Lauburu K.E. Ibarrak ilusio handiko denboraldi berri bati ekingo dio, Bigarren B Mailako taldeari babesle ofizial bat gehituz eta “
naming” berria emanez. Akordioak hasiera batean 3 denboraldi iraungo du, eta aurrerantzean “CMO VALVES LAUBURU IBARRA” izena hartuko du lehenengo taldeak.


Mikel Diestro entrenatzaile bizkaitarrak  eta Cristian Davilak jarraituko du taldearen gidaritzapean hirugarren denboraldiari ekinez, eta bere staff-a nabarmen indartuko da aurten.


Alde batetik,
Ibai Valverde iritsi da bigarren entrenatzaile bezala, Omar Ugalderekin batera prestatzaile fisiko eta errehabilitatzaile bezala; azkenik, Fran Iglesias delegatu gisa sartu da Javi Conde ordezkatuz. Azken honi, lerro hauek probestuz, eskerrak eman nahi dizkiogu azken bi denboraldietan egindako lanagatik.

Plantillari dagokionez, aurpegi berriak eta aurreko kanpainako zutabeen jarraitutasuna; baita baja batzuk ere, hainbat arrazoirengatik.


Aldagela gidatzen
Rafa Usin kapitainak jarraituko du, Gorka Ruizekin batera taldea ahalik eta ondoen gidatu eta batzeko lanetan.


Marcos Alonsok jarraituko du ate morea defendatzen, oraingoan, Unax Zubiria, “Txubi“, ibartarra izango duelarik lagun, Hirugarren Nazionaletik lehen taldera igotako gaztea.


Eduardo RiañoChuky” (5 denboraldi klubean), Raúl Rivadulla (hirugarrena), Valentino Caruso (bigarrena), Víctor Requero (bigarrena), eta Unax Iglesias, bigarren denboraldia beteko duen beste Ibartarra.


Fitxaketei dagokienez,
Enaitz Etxeberriaren etorrera azpimarratu behar da. Zaldibiako jokalari gazteak, 21 urterekin, talde morearen aldeko anbiziozko apustua egin duena.


Pol Barrot Lleidatik dator eta Sergio Ramos berriz, Italian jokatzetik, baina bere jatorria Madrileko harrobian du.


Aldagela morean lurreratzen azkena
Vincenzo Morando izan da, Turkiako lehen mailatik datorrena eta Belgikan bizi den gaztea.


Klubak eskerrak eman nahi dizkie denboraldi honetako baja izan direnei: Martin, Beñat, Manu, Txiki eta Zaldu. Lauburuk beti eskertuko dizue proiektuaren alde egindako ekarpena; Kantxan irabazi duzuen maitasun berarekin hartuko zaituztegu Belabietan.


Belabietako pista eraberritzeko asmoz, kantxa margotu dute. Irudi berri horrek bisualagoa egingo du ikuskizuna, bai zuzenean, bai streaming bidez ere. Klubak gure kirola zabaltzen laguntzearen aldeko apustua egin du.


Larunbat honetan taldea
PINSEQUE-ra joango da 19:00etatik aurrera titulurako eta play-offfetarako lehian klasiko bat den Aragoiko aurkari gogor honen aurka jokatzera. Norgehiagokara bi baja sentsibleekin goaz: Chuky eta Gorka, azkar osatzeko lanetan dihardutenak. Bien bitartean, Vincenzo transferraren zain dago, kamiseta morea jantzita pistara salto egin ahal izateko.

Ilusio berrituekin eta bigarren mailara igotzen saiatzeko anbizioarekin, ikasturte berri bat hasiko da, eta espero dugu aurreko kanpainan adina poz ekartzea.