CMO Valves Lauburu Ibarra, hiru puntu garrantzitsuak lortzera Iruñean

CMO Valves Lauburu Ibarra larunbatean Iruñera doa helburu argi batekin: hiru puntu eskuratzea, sailkapenaren buruko lehian jarraitzeko. 17:45etik aurrera, San Juan kiroldegia izango da Mikel Diestrok zuzendutako taldearen eta helburu handiak dituen San Juanen arteko norgehiagoka zirraragarriaren eszenatokia.

Moratuek talde guztiarekin hastea espero dute 9. jardunaldia. Hainbat bajek markatutako asteak pasa ondoren, jokalari guztiak berreskuratu eta indarrak hobeto kudeatzeko konfiantza guztiarekin doaz Iruñara denboraldiko une zorrotz honetan.

Sailkapeneko goiko postuetarako lehian norgehiagoka zuzenez beteta dator jardunaldia, batez ere Otxartabe – San Cristóbal norgehiagoka; lehen postuaren aldeko borrokan erabakigarria izan daitekeena. Testuinguru horretan, CMO Valves Lauburu Ibarra ilusioz doa Iruñera garaipena lortzera, izan ere, beste emaitzek lagunduta, sailkapeneko postu altuenean egoteko aukera handia izango bailuke.

Bestalde, San Juan indartsu egon nahiko du etxean eta hiru puntu eskuratu play-offeko postuetara hurbiltzeko, beraz, norgehiagoka gogorra eta erritmo bizikoa espero da hasieratik.

Ibartarrak Belabietako zaleei beste poza bat gehiago oparitu nahi diete, taldearen morala indartu eta Otxartaberen aurkako norgehiagokara heldutasun osoz iritsi, jokalari guztiak osatuta eta aurten guztia lortzeko konbentzituak egonda.