Elkartea hasiera hasieratik
Historia
LAUBURU K.E. IBARRA 1990. urtean sortu zen. Areto futboleko lagun talde batek erabaki zuen kirol hori modu antolatuagoan praktikatzea eta orduko federazioetan inskribatu ziren. 1994. urtean kirol elkarteen erregistroan inskribatu ziren klub gisa.
Kluba sortu zenean pentsaezinak ziren helburuak lortu zituzten, baina eskarmentu eta ezagutza ezak bultzaturik, hazkunde hori ez zen egituratua izan proiektu baten eremuetan.
93-94 denboraldian lehengo 1. Nazional A mailara igo zen Ramon Vizcaino F.S.-k hainbat arrazaoirengatik bere plaza utzi behar izan eta. Kirol arloan jauzi haundia izan zen, ordurarte kluba Bigarren Maila Probintzialean lehiatzen ari baitzen. Kategoria berri honetan 5 urte iraun zituen, azken 2 urteetan Zilarrezko Mailara igotzeko lehian. Arrakasta haundi hau 97-98 denboraldian lortu zuen, 4.000 biztanle inguruko herria probintzial eta autonomikoki areto futboleko erreferentzi bihurtuz, eskualdean gure kirolarekiko kultura finkatuz. Hurrengo urteetan bere fruituak emango zituen, klub eta taldeen arteko hedapen garrantzitsuarekin.
Ibartarren ametsak sei denboraldi zoragarriz iraun zuen, non Belabieta kiroldegitik gaitasun nahastezinezko jokalari eta taldeak igaro ziren, atzerritar trebeak, gaur egun erreferentzi internazionalak diren taldeak, F.C. Barcelona edo Santiagoko Autos Lobelle esaterako. Aipaturiko taldeek eta beste askok pertsona talde paragabe bati aurre egin behar izan zioten. Nahiz eta banakako kalitate gutxiago izan eta gehiegizko soldatarik ez eduki, lan eta apaltasunari esker ehunka zaletuk larunbatero gozatzea lortzen zuten. Gaur egun jende askok nostalgia eta desioz gogoratzen ditu kirol ikuskizun haiek eta berriz ere bizi ahal izatea desio dute.
03-04 denboraldian, kategorian 6 urte eman ondoren eta 8. postu bikaina lortuz (aurreko denboraldian azken jardunaldirarte mailaz igotzeko lehian), Areto Futboleko Liga Nazionalak hazkunde ekonomikoko etapa eta gure kirolaren hedakuntza baliatuz, kategoria honetan jarraitzeko kirol-baldintzak areagotu zituen. Besteak beste, 2.000 eserlekuko tokia izatea, zelaiko bi aldeetan harmailak edukiz. Nahiz eta baldintza guzti hauei aurre egiten saiatu, taldeak kategoria utzi behar izan zuen Nazional 1. A mailara jaitsiz, honek zekarren desilusio sozialarekin.
Hainbat arazo burokratiko zirela medio, estatu mailako kategoria ezberdinak berantolatzearen ondorioz, taldea Hirugarren Mailan aurkituko da. Aipaturiko kategoria hau gure kirolaren laugarren mailan aurkitzen da. Urte zail batzuen ondoren, zuzendaritza batzorde berria eratu zen. Zuzendaritza horren helburua, elkartearen egoera saneatzea eta eguneratzea zen, egituratze eza horrek kirol arloan eragiten zuena geldiaraziz.
11-12 eta 12-13 denboraldietan, 2 urteko lan gogorraren ondoren, ekonomia eta irudia saneatzea lortu zen, eta, gainera, taldeak estatuko hirugarren mailako 2 titulu lortu zituen.
13-14 denboraldian, klubak kategoriaz igotzea erabaki zuen eta 180 graduko aldaketa izan zuen kudeaketan. Bederatzi kideko batzordea proiektu berri batean hasi zen lanean, seigarren postu arrakastatsua lortuz. Hala ere, erronka berriei ekiteko garrantzitsuena, hasitako kudeaketa lanarekin jarraitzea eta klubaren baliabideak hirukoiztea izan zen.
Egungo 15-16 denboraldian klubaren 25. urtemuga ospatuko da, kirol honi zuzenduriko hainbat ekintzekin batez ere. Urtemuga hau oso garrantzitsua da klubarentzat, jende askok modu eskuzabalean eginiko lana irudikatzen baitu eta hurrengo urtemugetarako hasiera puntua izango baita.