BURGOSKO PARTIDA OFIZIALKI BERTAN BEHERA GERATU DA, GURE TALDEAN POSITIBO BAT EGON DELAKO
Arauz ezarritako protokoloari jarraituz, joan den ostegunean, gure lehen taldeko jokalariek lehen antigeno-testa egin behar izan zuten. Hala, emaitzak aztertu ondoren, haietako bat zalantzazkoa zela ikusi zen. Ondorioz, Espainiako Futbol Federazioarekin adostuta, Osakidetzaren bidez presako PCR bat egitea erabaki zen. Zalantzazko emaitza jaso zuen jokalariari hurrengo egunean bertan egin zioten PCR-a eta gaur baieztatu da emaitza positiboa.Albisteak etsipen handia suposatu du taldearen baitan. Hilabete ugari lehiarik gabe eman ondoren, azkenean, argi pixka bat ikusten zen. Jokalari guztiak oso motibatuta eta ilusio handiarekin zeuden denboraldiari hasiera emateko. Aste oso gogorrak eta zalantzazkoak izan dira eta inork ez zuen beste geldialdirik espero.Klubak [...]