ADIÓS AL SUEÑO DE LA COPA DEL REY
Ibartarren Errege Kopako ametsa bertan behera geratu da, atzo Otxartaberen aurka 3-2 galdu ostean Gure 2B mailako taldeak Bilbora bidaiatu zen atzo, Errege Kopako lehen kanporaketa jokatzera, CD Otxartaberen aurka. Betiko gogo berberarekin partidari ekin eta Marcos, Oscar, Adil, Eñaut eta Iker izan zen lehen bostekoa. Hasi eta segundo gutxira, lehen aukera Adilen eskutik etorri zen, kanpoko jaurtiketa indartsu batekin. Punteria apur bat gehiago besterik ez zitzaion falta izan. Geroago, lehen 3 minutuak pasata, Otxartabek barkatu zuen lehenengoa, pistaren erditik jaurtiz. Pixkanaka, etxekoak arrisku handia sortzen hasi ziren Marcosen arean. Hala ere, ez zuten jokaldiak amaitzea lortzen, 8. minutua iritsi eta arratsaldeko lehenengoa igo zuten arte, korner jaurtiketa baten ondoren (1-0). Minutu eta erdi geroago, presio-irteera batean baloia azkar [...]