30 2021.09.30

AGUR ERREGE KOPAKO AMETSARI

2021-09-30T15:34:13+02:0030/09/2021|

Ibartarren Errege Kopako ametsa bertan behera geratu da, atzo Otxartaberen aurka 3-2 galdu ostean Gure 2B mailako taldeak Bilbora bidaiatu zen atzo, Errege Kopako lehen kanporaketa jokatzera, CD Otxartaberen aurka. Betiko gogo berberarekin partidari ekin eta Marcos, Oscar, Adil, Eñaut eta Iker izan zen lehen bostekoa. Hasi eta segundo gutxira, lehen aukera Adilen eskutik etorri zen, kanpoko jaurtiketa indartsu batekin. Punteria apur bat gehiago besterik ez zitzaion falta izan. Geroago, lehen 3 minutuak pasata, Otxartabek barkatu zuen lehenengoa, pistaren erditik jaurtiz. Pixkanaka, etxekoak arrisku handia sortzen hasi ziren Marcosen arean. Hala ere, ez zuten jokaldiak amaitzea lortzen, 8. minutua [...]

26 2021.09.26

FUNTSEZKO PUNTUA AZKEN 40 SEGUNDOETAN

2021-09-26T20:23:25+02:0026/09/2021|

Gure taldeak puntu bat eskuratu zuen atzo, kantxa zail batean eta inoiz amore eman ez zuen aurkari baten aurka (4-4) Atzo 16:45ean atera ginen Belabietatik Bastidara garaiz iristeko. Jotaren mutilek Mahastiak Bastidaren aurka jokatu behar zuten, Ligako bigarren jardunaldiari zegokion partidan. Denok dakigun bezala, funtsezkoa da hasieratik puntuak lortzea eta, etxetik kanpo helburu hori lortzea zaila den arren, ibartarrek konfiantzaz eta erabakitasunez bidaiatu zuten. Horrela, Juaristi, Eñaut, Oscar, Iker eta Marcos izan ziren hasierako bostekoa. Bastidakoen defentsa onak presio irteera zailtzen zien moreei. Etxekoak ere lasaitasunez aurrera egiteko zailtasun ugari izaten ari ziren eta Ikerrek behin baino gehiagotan lapurtu [...]

24 2021.09.24

BIGARREN JARDUNALDIA ETA BIDAIA ARABAKO LURRETARA

2021-09-24T10:12:10+02:0024/09/2021|

Larunbat honetan, gure 2B mailako taldea Bastidara joango da Ligako bigarren jardunaldia jokatzera. Arratsaldeko 20:00etan izango da norgehiagoka, bertako Udal Kiroldegian Jotaren mutilek bigarren jardunaldiari ekingo diote eta Bastidara bidaiatuko dute mailara igo berri den Mahastiak La Bastidaren aurka lehiatzeko. Joan den larunbatean Belabietan berdinketa lortu ostean (vs. Otxartabe), erronka berri honi aurre egin beharko diote ibartarrek eta, gure entrenatzaileak adierazi duenez, haien aurka jokatutako lagunartekoan erakutsitako “nibel defentsibo bera edo antzekoa” mantendu nahi dute. Gogora dezagun irailaren 11ean jokatutako neurketa horretan gure taldeak 5 eta 0-eko emaitza batekin irabazi zuela. Dena den, orain Guadalajaran irabaztetik datoz haiek, Ligako [...]

20 2021.09.20

BALIO HANDIKO PUNTU BAT

2021-09-20T12:17:02+02:0020/09/2021|

Berdinketa larunbatean Ibarran, Otxartabek azken 30 segundoetan sartutako gol batekin (3-3) Larunbatekoa egun handia zen familia more guztiarentzat. Zalantzaz beteriko urte zail baten ondoren, 2B mailako gure taldeak 2021-2022 denboraldi ilusionagarri bati hasiera eman zion Belabietan, beti taularen goialdeko postuetan borrokatzen duen Otxartaberen bisita jasoz.  Ikusleen animoa eta babesa beroketatik sentituz, Marcos, Eñaut, Adil, Juaristi eta Iker ziren hasierako bostekoa. Erritmo altua eta jokoaren intentsitatea protagonista izan ziren lehen segundotik eta, lehen hiru minutuak pasata, Adilek markagailua estreinatu zuen aldaratze batean (1-0). Handik gutxira, Otxartabek bere lehen aukera galdu zuen. 2x1 batean kontra atera ziren eta bigarren zutoinetik bukatu zuten, [...]

16 2021.09.16

COMIENZA LA LIGA PARA EL EQUIPO DE 2B

2021-09-16T18:30:27+02:0016/09/2021|

Este sábado, a las 18:30 horas, los dirigidos por Jota Arregui jugarán en Belabieta su primer partido de Liga frente a Otxartabe El sábado comienza la Liga y se nota. Se nota, sobre todo, en la ilusión de toda nuestra plantilla y cuerpo técnico de 2B que, como ya venimos anunciando, llevan trabajando desde el primer día de agosto. El equipo morado recibirá como primer rival al CD Otxartabe, equipo que el año pasado, dentro de nuestro grupo, se clasificó en segundo puesto para disputar el Play Off de ascenso a Segunda División. Los ibartarras se quedaron a tan [...]

16 2021.09.16

LARUNBATEAN HASIKO DA LIGA 2B MAILAKO TALDEARENTZAT

2021-09-16T18:30:38+02:0016/09/2021|

Larunbat honetan, 18:30ean, Jota Arreguiren mutilek Ligako lehen partida jokatuko dute Belabietan, Otxartaberen aurka Larunbatean hasiko da Liga eta nabaritu jada nabaritzen da. Non? Ba, batez ere, gure 2B mailako plantilla zein talde teknikoaren ilusioan; haiek guztiak, dagoeneko iragarri dugun bezala, abuztuaren lehen egunetik ari baitira lanean. Lehen aurkari bezala, CD Otxartabe bilbotarren bisita jasoko du talde moreak, iaz gure multzoan eta 2. sailkatu gisa Bigarren Mailara igotzeko Play Off txapelketa jokatzeko sailkatu zena. Ibartarrak puntu bakarrera geratu ziren haiengandik, baina hauek bigarren fasean nagusi izan ziren, etxetik kanpo ere partida oso garrantzitsuak aurrera ateraz, gureek lortu ezin izan [...]

13 2021.09.13

5-0 AURRE DENBORALDIKO AZKEN AZTERKETAN

2021-09-13T11:38:53+02:0013/09/2021|

Bagenekien larunbateko partida berezia izango zela. Eta hala izan zen, berezia oso. Belabietako harmailak zaleekin ikusteak, aspaldian sentitu gabeko urduritasuna ekarri zuen berriro. Gainera, Mahastiak La Bastidaren bisita jaso genuen. Bastidako taldeak urteak zeramatzan berriz ere mailara igotzeko ametsetan, eta itzultzeak dakarren ilusioa transmititu zuen. Aurkezpenak egin ondoren, lehen zatia Marcos, Juaristi, Ekain, Eñaut eta Ikerrekin hasi genuen. Partida oso gogor hasi zen gure taldearen aldetik, nagusitasunez kontra egiteko eta azken metroetan mehatxu egiteko aprobetxatu baitzuten baloi lapurreta bakoitza. Lehen 7 minutuak igarota, baloiaren jabetza mantendu arren, markagailua estreinatu gabe jarraitzen genuen. Horrela, Ivan Mulasek hutsartea eskatu zuen. Jotak [...]

10 2021.09.10

ETXERA BUELTA ZUEKIN BATERA

2021-09-11T08:49:46+02:0010/09/2021|

Bihar, arratsaldeko 18:00etan eta urtebete baino gehiagoren ondoren, zaleen aurrean aurkeztuko dugu 2B mailako gure talde berria denboraldi-aurreko azken lagunartekoarekin Txapelketa hasi eta astebetera, gure lehen taldeak Mahastiak La Bastidaren aurka jokatuko du etxean, 2021-2022 denboraldiaren aurkezpen gisa. Belabietan gure zaleen falta izugarria sumatu ondoren, azkenean iritsi da eguna haietaz guztietaz berriro gozatzeko. Hori ez ezik, gure entrenatzaileak Klub bisitariarekin duen 15 urteko harreman estua kontuan hartuta (entrenatzaile, jokalari eta baita zuzendaritzako kide bezala), partida benetan berezia izango da biharkoa. Klubaren lehen urteetan jada bertako kide zen Jota. Hasieran Gasteizen kokatua zegoen hura baina, aurrerago, Arabako hiriburuan 10 urte [...]

5 2021.09.05

LUXUZKO LAGUNARTEKOA LAUBURU KE IBARRARENTZAT

2021-09-05T10:33:55+02:0005/09/2021|

Irailaren 7an, arratsaldeko 16:15ean, Lehen Mailan jokatzen duen CD Xota-ren aurka lehiatuko da Jotaren taldea Iruñeko Anaitasuna estadioan Denboraldi aurreko hirugarren lagunartekoa izango den honetan, gure 2B-ko mutilek Lehen Mailan jokatzen duen CD Xota talde nafarrarekin neurtuko dituzte indarrak. Xota 89-90 denboraldian iritsi zen Areto Futboleko Liga Nazionalera. Ordutik aurrera, 92-93an Zilarrezko Mailara (kategoria gorena) igotzea lortu zuten eta 97-98an Ohorezko Mailara, gaur arte meritu handiz bertan mantentzea lortuz. Beraz, eskarmentu handiko jokalari profesionalengandik ikasteko aukera paregabe baten aurrean gaude. Gainera, esperientzia polita izango da, aurrean dugun 2021-2022 denboraldiari begira motibazio gehigarri bat sentitzen lagunduko duena. Horrekin lotuta, gure entrenatzaileak [...]

3 2021.09.03

8 URTE ELKARREKIN DISFRUTATUZ

2021-09-03T18:50:06+02:0003/09/2021|

Orain arte 2B taldeko kide izan diren Andoni Agirrezabala jokalariak eta Iñaki Peña atezainak amaitutzat ematea erabaki dute Lauburuko beren ibilbidea Bietako bakoitzak 8 urte bete zituzten pasa den denboraldian Lauburun. Zehazki, 2014. urtean hasi ziren areto futbolean jokatzen, gure Klubeko jubenil kategorian. Ordundik, hainbat esperientzia partekatu dituzte elkarrekin, azken urteetan hainbat lorpen eskuratuz lehen taldearekin batera.  Orain, agur esateko ordua iritsi dela sentitu dute eta guk esker hitzak besterik ez dauzkagu bi ibartarrentzat. Plazer bat izan da zuek jokatzen ikustea, partida bakoitzean dena emanez eta gure koloreak defendatuz.  Andoni eta Peñak ere hitz batzuk utzi nahi izan dizkigute: [...]

Go to Top