Bihar Ligako seigarren jardunaldiari egingo diogu aurre, eta Errioxako Villa de Ribafrecha hartuko dugu, 2B mailara igo den talde berrietako bat. Partida arratsaldeko 20:15ean izango da Donostiako Bidebieta kiroldegian, eta aurreikuspenak betetzen badira, gure Belabieta maitetik kanpo etxeko bezala jokatuko dugun azkena izatea espero dugu.

Ribafrechak ez du punturik lortu orain arte

Aurkariari dagokionez, sailkapeneko azken postuan dago, orain arte jokatutako 5 jardunaldietan punturik lortu ez duelako. Nolanahi ere, datu horrek ezin digu balio ohi baino erlaxatuago joateko. Izan ere, errioxarrek markagailu ez atseginekin amaitu dituzten jardunaldiak jokatu dituzten arren, batzeko zorian egon dira bitan jarraian, Zierbena eta Anaitasuna bezalako aurkari indartsuen aurka gainera. Horren aurrean, asteroko lana erakutsi beharko dugu guk, eta, horrekin batera, taularen goialdean mantentzea merezi dugula erakutsi.

Aurrera gauden horiekin

Gorkaren bajaren albistearekin, gainontzeko jokalariek 40 minutuei egin beharko diete aurre jokoa gure pibotaren faltara egokituz. Zentzu horretan, Ceci gure beste pibotak adierazi du Ribafrecharen joko sistema zaila denez, entrenamenduak aurkariaren erasora eta defentsara egokitu dituztela “eraginkorrak izateko”. Hori alde batera utzita eta baieztatu berri dugun Beñat Zalduaren baja dela eta deialdia indartzeko asmoz, Diestrok Euskal Ligako Eñaut ere deitu du  oraingo honetan.

LAUBURUZALE, BIHAR IKUSIKO DUGU ELKAR!!!

GOOOOOOAZEN!!!!!