Asteburu honetan gure lehen eta bigarren taldeek Aurrera de Vitoria taldearen kontra jokatuko dute bi partidetan.
Hirugarren mailako taldeak hasi berria du bere aurredenboraldia, atzo bertan jokatu baitzuen, Belabietako ateak itxita, bere lehenbiziko lagunartekoa. Eta norgehiagoka 2-6ko emaitzarekin amaitu bazen ere, sentsazioak oso positiboak izan ziren.
Lehenengo taldeak bihar, igandean jokatuko du 12:00etan. Oraingoan Gasteizen, Zabalgana kiroldegian hain zuzen.
Lauburu eta Aurreraren arteko lagunarteko hau, kategoria bereko taldeak biak, Aitor Felipe epaileari omentzeko jokatuko da, zeinak kirol ibilbide arrakastatsu baten ondoren erretiratzea erabaki baitu.
“Zure falta asko sumatuko dugu pistan, Aitor. Lauburutik gure esker ona eta maitasun guztia zure ibilbideari eta zure pertsonari.”