Lauburuk denboraldiko lehenbiziko porrota jaso zuen larunbatean Pinseque on baten aurka (6-4) partidaren azken minutuetan.
Aurrekoan iragarri genuen bezala, partida hau konpromiso handikoa zen asteartean Tafallan egindako esfortzuaren aurrean.
Mikel Diestrok zuzentzen dituen jokalariek markagailuan birritan aurreratu ziren, 1-2 lehen zatian eta 3-4 bigarrenean, baina etxekoen onurako izan ziren gasolina eta partida zoroa, eta horrek ez zuen utzi abantaila hori defendatzen.
Jokoaren sentsazioak berriz ere onak izan ziren partidaren fase askotan eta taldearen hobetzeko tartea handia da oraindik.