Larunbatean Laskorain KE taldearen aurkako DERBIA jokatuko dugu, areto futboleko zale ororentzat eskualde osoko norgehiagoka garrantzitsuenetarikoa dena. Tolosan eta Ibarran ikusmin handia sortzen duen partida da, eta zaleentzat ez ezik, jokalarientzat ere da oso berezia, gehienak pistatik kanpo ere ezagutzen baitira. Atzera begiratuta, nola ahaztu Belabietako eta Usabalgo harmailak indarrez, animoz eta giro bikain batez beteak.
Orain, 20-21 denboraldian mailaz jaitsi ondoren, Laskorainek lekua hartu du berriro gure Ligan, eta, gaur egun, puntu bat pilatu du sailkapenean, lehen jardunaldian Full Energia Zaragozaren aurka berdindu ostean. Hala ere, taldea ondo ezagututa, ez dugu zalantzarik 40 minutuak, batez ere, indarrez eta intentsitatez beteta egongo direla. Gainera, denboraldiaurrean Laskorainen aurkako lagunartekoa kontuan hartuta, badakigu oso ondo ari direla lanean. Beraz, tolosarrak gelditzea oso zaila izango den arren, gure azken neurketako sentsazio onek asko indartu gaituzte, eta aurrera egingo dugu. Ildo horretan, jokalari guztiak deitu ditu Diestrok.
Partida Donostian izango da, Bidebieta kiroldegian, arratsaldeko 16:00etan. Zubia izada ere, kanpora aterako ez diren zale horiei Gipuzkoako hiriburura gerturatzeko gonbitea luzatu nahi diegu. Behar zaituzteguuuuuu!!!! GOOOOOOAZEN!!!!!