Lauburu Ibarra Mahalak La Esperanza Rangers taldearen aurka jokatuko du igande honetan, 11: 45ean. Partidak bigarren faseko zazpigarren jardunaldiari dagokio eta Arevaloren taldea beste erronka bat gainditzeko prest dago.

Aurkariari dagokionez, sailkapeneko bosgarren postuan dago eta, gure entrenatzailearen arabera, “maila taktikoan erasoko talde landuena” da. Izan ere, joaneko partida kontuan hartzen badugu, ibartarrek garaipena lortu arren, partida oso parekatua izan zen. Bertan, Marcos gure atezainaren lanak erabaki zuen norgehiagoka. Beraz, ez dago zalantzarik moreen igandeko irteera benetan zaila izango dela.

Asturiarrak sakon aztertuta, Aitorrek esan digu “aldaketen defentsa” egiten duen talde bati aurre egingo diotela eta, baloiak erraz askatzen dituzten arren, “alboetan erasokorrak” direla. Horrela, geure jokalariak fin aritu beharko dira jokoaren irakurketan eta argi izan beharko dituzte defentsarako jarraibideak, jokoaren eraikuntzan galera larririk ez izateko. Bestalde, erasoko mailan, aurkariaren 3-1 jokoa nabarmen du gure entrenatzaileak, bere pibot Danielekin jokatzen dutelarik. Azken horren faltan, guztiz gai dira 4 jokalariez osatutako lana egiteko. “Bereziki, gainposizioen jokoa nola burutzen duten gustatzen zait”, gaineratu du Arevalok.

Denboraldi zail honen amaieraren atarian gaude eta azken ahalegina eta bultzada besterik ez da geratzen. Taldeak lanean jarraitzen du, egunez egun haziz. 

GOAZEN LAUBURU!!!!