Garaipena lortuz Errege Koparen hurrengo faserako sailkatua geratu zen Lauburu. Bigarren fase honetan Bigarren Mailako talde bat jasoko du Belabietan. Defentsa lan bikain batek oinarritu zuen garaipena, une zehatzetan sufritzen jakin izateak eta bigarren zatiko espazioak aprobetxatuz estrategian trebezia edukitzeak.
Iruindarrak baino hobeto kokatuta ikusi ziren ibartarrak hasiera batean, nahiz eta talde berdeak presioaz libratzeko joko luze eta kanpoko jaurtiketekin egindako estrategiak bilatzen zituzten. Ika-mika batzuen ostean Aitzolek ireki zuen markagailua, estrategia gol batekin taldea aurreratuz. Handik gutxira, San Juanek berdinketa egin zuen Guillek burututako bakarkako jokaldi batekin.
Ibartarrak falta eta txartelak pilatu zituzten eta honek lehenengo zatiaren azken minutuak baldintzatu zituen. Bertakoek egoera honetan, seigarren falta bat eragin zuten, eta Txemak ez zuen barkatu 10 metroetatik botatzean. San Juan beraz, aurretik, 2-1ekoarekin markagailuan. Iruindarren unerik onenak izan ziren, baina moreek norgehiagokari eutsi zioten defentsan asko sufrituz. Zatiaren amaieran estrategia bat ere, aprobetxatu zuten Oihanen bidez binako berdinketa lortzeko.
Aldageletara joateak oso ondo etorri zitzaien Alfredo Hualderen mutilei, ondoren aurkaria baino konbentzituago zegoen taldea ikusi baitzen. Ateko sake bizkor batean Jorgek bertakoen areatik hurbil jarri zuen baloia eta Oihanek parekoa eta atezaina eseraraziz talde morea aurretik jarri zuen berriro 2-3koarekin. Donibane auzokoek berdinketa lortzen saiatu ziren baina ez zuten lortu, Lauburuk era ordenatu batean egiten zuen-eta, bere defentsa-lana, eta kontra bizkorretan arriskua sortzea ere, lortzen zuen batzuetan. Gauzak honela, eraso batean Antxonek Javiri pasa eta honek bigarren zutoinean jarri zuen baloia Aitzolek gustura errematatu eta markagailua 2-4ean finkatu zezan. Azken minutuak ziren eta Iker Bizkaik bosteko jokoaren alde egin zuen, garaipen heroiko baten bila, baina ibartarren defentsak partida irabaziz gol bakar bat ere, ez zuten sartzea lortu. Emaitza horrekin iritsi zen norgehiagokaren amaiera eta honekin, Errege Koparen hurrengo errondara pasatzeko txartel preziatua.
Sailkapen zirraragarri honekin gozatzeko denborarik gabe, Lauburu Ligari so jarri beharko du berriro, larunbatean Zierbenan jokatzen du-eta. Norgehiagoka zaila izango da, baina talde moreak, geratzen zaion entrenamendu bakar hori ahalik eta gehien aprobetxatzen jakin beharko du; goiko postuetan jarraitu ahal izateko hiru puntuak beharrezkoak izango dira.
Gogoan izan, bazkide izateko kanpaina martxan dagoela, talde morea ikusi eta animatu nahi baduzu #AukeratuMoreeginLauburu #ZurekinGehiagoGara
#GoazenMorez
XEHETASUNAK
AD SAN JUAN FS: Amezqueta, Julen Luis, Txema (1), Javi Oroz eta Pulido.
Beste jokalariak: Guille (1), Tore, Saul, Igor, Román, Javi Morillas eta Adrián.
LAUBURU K.E. IBARRA: Jorge, Antxon, Aitzol (2), Zumeta eta Javi Saldise.
Beste jokalariak: Dani G., Oihan (2), Andoni, Beñat Aldalur, Alvaro eta Endika.
TXARTEL HORIAK:
SAN JUAN: Julen Luis, Javi Morillas, Roman, Txema eta Amezqueta
LAUBURU K.E. IBARRA: Oihan, Andoni, Dani García eta Antxon (HH)
GOLAK
0-1 MIN 12 – AITZOL
1-1 MIN 13 – GUILLE
2-1 MIN 16 – TXEMA
2-2 MIN 20 – OIHAN
ATSEDENALDIA
2-3MIN 23 – OIHAN
2-4 MIN 28 – AITZOL
EPAILEAK
Lander Perez Recalde (Nafarroako Komitea)
Iñaki Castillejo Alvarez (Nafarroako Komitea)
KRONOMETRATZAILEA
Leticia Romero Haro (Nafarroako Komitea)