Maila handiko partida ikusteko parada izan genuen atzokoan Tafallan, non Errege Kopako bigarren kanporaketa jokatu zen, kategoriako egungo liderraren aurka.
Bi taldeek ligan galdu gabe jarraitzen dute, baina Tafallakoek partida guztiak garaipenarekin kontatzen dituzte.
Lehen zatia frenetikoa izan zen Mikel Diestroren mutilentzat, atsedenaldira emaitza sendo batekin joateko aukera izan baitzuten, baina bertako atezainak moretxoen saiakera guztiak deuseztatu zituen eta berdinketarekin amaitu behar izan zuten lehenengo zatia. Bigarrenean guztia erabakitzeke.
Ongi hasi zuten moreek bigarren zatia, eta berdintzen joan ziren minutuak aurrera egin ahala. Ate propioan sartutako 1-2koak oso jota utzi zituen etxekoak, baina Lauburuk ez zuen amaitu une horretan, eta gol batek, 15 segundoren faltan, kanporaketa luzapenera bidali zuen.
Bi taldeak, nekeak jota, ausartak izan ziren, bosteko jokoaren aldeko apustua eginez. Luzapenaren bigarren zatia amaitzeko bi minutu eskas falta zirenean, Rafa Usinen lapurreta batek hirugarren kanporaketarako txartela eman zuen. Bigarren Mailako aurkaria izango dugu Belabietan urriaren 29an.