Aurreko ostegunean, klubeko lehen taldea Ibarrako Kultur Etxean elkartu zen datorren denboraldiaren inguruko bilera batean. Bertan, jokalariek, teknikariek eta kirol zuzendaritzak hartu zuten parte, elkarrekin hainbat gai jorratu zituztelarik.
Kirol Zuzendaritzak ongietorria eman zion kurtso berriari eta talde teknikoa presentzialki aurkeztu zuen. Izan ere, ordura arte ezin izan ziren elkartu. Gainera, jokalari berrien fitxaketa lanetan jarraitzen zutela jakinarazi zen, datorren denboraldirako ahalik eta talderik onena osatzeko asmoz.
Jarraian, “Jota” mister gasteiztar berriak, jokalariekin parte hartzearekin batera, hurrengo denboraldiaren inguruko lehen xehetasunak azaldu zituen, bereziki, lan-plangintzan eta metodologian arreta jarriz eta nolabait bere estiloa eta dinamika zehaztuz. Era berean, Vanessak atsedenarekin eta elikadurarekin lotutako zenbait jarraibide eman zituen.
Azken hilabeteetan bizi izan ditugun une gogorrak kontuan hartuta, entrenamenduei eta lehiaketari ekiteko gogoa handia da, eta hori jokalarien lehen balorazioetan antzematen da.
Gure kirolak zuzenean pairatu ditu konfinamenduaren ondorioak. Horren aurrean, egoerari ahalik eta ondoen aurre egiteko, Aitorren aldetik prestakuntza fisikoaren arloan egin den lana oso garrantzitsua izan da.
Klubetik ilusioz beteta egongo den 2020-2021 denboraldiari ahalik eta hasiera onena ematea espero dugu, proposatutako helburuak lortzeko ahalegin handia egingo delarik.
GOAZEN LAUBURU!!!!