Larunbatean Cintruenigora bidaiatuko dugu 12:00etan Errege Kopako lehen kanporaketa jokatzeko. 23-24 denboraldiko lehen partida ofiziala izanik, gogoak eta ilusioak gora egin dute, eta gure taldea eguna iristeko irrikaz beteta dago.

Gainera, denboraldiaurrea hasi zenetik hilabete baino gehiago igaro da, taldekideak ondo baino hobeto moldatzen dira jada elkarrekin, eta horrek guztiak lehiaketarako irrika osasuntsu hori areagotu du.

Nafarrak: kalitatea eta intentsitatea

Aurkariari dagokionez, hirugarren mailan jokatzen duen taldea da Cintruenigo, banakako kalitate handia duena eta defentsan oso bizia dena. Mikel Diestroren arabera, horiek dira euren indarguneak, eta beraz, xehetasun guztiak landu dira nafarrei gogor aurre egin ahal izateko. Are gehiago, Diestrok esan digun bezala, gure jokalariek denboraldiaurre “oso ona” eta “osoa” egin dute, hasieratik planteatutako helburu guztiak bete dituztelarik.

Deialdi osoa, Iker eta Chuky izan ezik

Deialdiari dagokionez, Iker (lesioagatik) eta Chuky (pasa den denboraldiko azken partidan jasotako zigorragatik) kenduta, beste jokalari guztiak deitu ditu gure entrenatzaileak. Hortaz, lehen aldia izango da ofizialki Lauburu KE Ibarrako 2B mailako talde berriaren lehen minutuak gozatu ahal izango ditugula. Urte berri bat eta esperientzia ikaragarriez osatutako denboraldi bat dugu aurrean.

Lehen bidaia zaleekin

Azkenik, gogoratu zaleek taldearen autobusean bidaiatu ahal izango dutela aurten, bazkideentzat doan izango delarik, eta bazkide ez direnek tarifa txiki bat ordaindu beharko dutelarik. Gure sareetan iragarri dugun bezala, lehenengo bidaia Kopako hau izango da, eta atzotik aurrera, izen ematea irekita dago gure sare sozialetan zabaldu dugun inprimakia nahitaez bete beharko delarik.

MARTXAN!!!!!

GOOOOOOOOOOAZEN!!!!!!!