Berriak2020-11-02T11:01:46+01:00

ESTREINALDI BIKAINA BELABIETAN

Joan den larunbateko kolpe gogorraren ostean (jokalarietako baten postiboengatik taldeak ezin izan baitzuen Burgosera bidaiatu), badirudi, azkenean, albiste onak iritsi direla lehen taldera. Izan ere, jokalariek eta teknikariek antigenoen testa egin dute beste behin eta denen emaitza negatiboa izan da. Horrela, Arreguik zuzentzen duen taldeak asteburu honetan ekingo dio denboraldiari. Hilabete luzeak izan dira lehiatu ezinik eta entrenatzaileak eta jokalariek hitz bakarrean definitzen dute lehiara [...]

2020.11.23 |

NAFARREN ITZULERA – Elkarrizketa Andoni Carlosenarekin

Pandemiaren ondorioz hilabete askotako etenaldiaren ondoren, azkenean, entrenamenduekin hasteko aukera izan zenuten. Dena aurrera zihoala zirudienean, eta liga hastear zegoenean, albiste txarra iritsi zen: Nafarroako Gobernuak ezarritako mugikortasun murrizketak medio, nafarrak ezin izango zenuten ez entrenamenduetara ez partidetara joan 1. Nola sentitu zinen albistea ezagutu zenuenean? Egia esan, apur bat zapuztuta. Ez zen erraza izan barneratzea eta, are gutxiago, hilabete eta erdi entrenatzen egon [...]

2020.11.23 |

LAUBURUREN ESKAERA ONARTUZ, ATZERATU EGIN DA LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA

Azken asteetako ziurgabetasuna medio, gure lehen taldeak Bilbora bidaiatu behar zuen igande honetako 12:00etan mailaz igo berri den Gora Grupo Iron taldearen aurka jokatzeko. Hala ere, partida atzeratzea eskatu behar izan du Lauburuk, eta Areto Futboleko Batzorde Nazionalak jada ofizialki onartu du eskaera. Atzerapenaren arrazoia norgehiagoka legez jokatzeko ezinbestekoa den jokalari kopuru falta da. Alde batetik, Nafarroako Gobernuaren urriaren 21eko 57/2020 Foru Aginduak Bigarren [...]

2020.10.30 |

HIRUGARREN LAGUNARTEKOA, KONFIANTZA IRABAZTEN JOATEKO BALIOKO DUEN GARAIPEN BATEKIN

Gure lehen taldeak C.D Ibararte taldearen bisita jaso zuen larunbatean, azken asteetan landutako guztia praktikan jartzeko balioko zuen bere hirugarren prestakuntza-testean. Oro har, partida ona izan zen. Lehen zatia etxeko taldearen baloi jabetzarekin hasi zen. Nagusitasun horrek, hasieratik defentsan egindako presio handiarekin batera, bere fruituak ematen zituen Iñigok baloia lapurtu eta 6.minutuan markagailura igotzen zuen lehen golarekin (1-0). Gainera, beste bi minutu besterik ez [...]

2020.10.20 |

AHALIK ETA GEHIEN LEHIATUZ, EZ ZEN EZER ERABAKI AZKEN MINUTURA ARTE

Laskorainen aurkako lehen esperientziaren ondoren helburuak ondo ezarrita, Tafatrans talde indartsuari egin zion aurre atzo Jota Arreguik zuzentzen duen taldeak, txapelketa hasi aurretik bere bigarren testa izango zen horretan. Raid, Alvaro, Aldalur, Zumeta eta Endika izan ziren hasierako boskotea. Ekintza arriskutsu bat gauzatuta lehen arriskua talde bisitariak sortu zuen arren, nabarmentzekoa den geldialdi batekin lortu zuen Endikak baloia kanpora ateratzea. Era berean, jokoaren lehen [...]

2020.10.15 |

BEHARREZKO LEHEN KONTAKTUA, LIGA HASTEKO HILABETE BATEN FALTAN

Areto futbola Belabietara itzuli zen larunbatean, Lauburu K.E eta Laskorain K.E-ren arteko goi mailako norgehiagoka batekin. Pistan zenbait entrenamendu burututa, lehen hartu-emana izango zen denbora askoren ostean eta, beraz, jokalariek lehiaketako sentsazioak berreskuratzen hastea zen helburu nagusietako bat. Lehen lagunartekoa izanda garrantzitsuena erritmoa hartzea zela jakinda ere, bi taldeek joko bizia eskaini zuten hasieratik. Hala, soilik hiru minutu pasatxo behar izan zituen Iñigok markagailua [...]

2020.10.05 |

KLUBEKO TEKNIKARIEN BILERA, KIROL-ZUZENDARITZAREKIN

Aurretik datorkigun denboraldi zail honen berrikuntzak aztertzeko helburuarekin, Lauburuko kirol-zuzendaritza klubeko teknikari guztiekin bildu zen astelehenean Aste hauetan hainbat iturritatik iristen ari den informazioa oso lausoa eta aldakorra izan arren, bileran oso zehatz azaldu zen entrenamenduei eta lehiaketari hasiera emateko aurreikusitako funtzionamendua. Horri dagokionez, 2B mailako taldearen kasuan, oraindik ez dute baieztatu Liga urriaren 24an edo 31n hasiko den. Bestalde, Gipuzkoa mailan jokatzen duten [...]

2020.09.17 |

HASIERA, LEHEN KONTAKTUA ETA DENBORALDI BERRIRAKO OINARRIAK FINKATZEA

Ia 6 hilabete baloi batekin gozatu ezinik egon ondoren, Lauburuko 2B mailako taldea bihar itzuliko da pistetara arratsaldeko zazpietatik aurrera. Jota Arreguik zuzentzen duen taldea, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako edo Ibarrako Udaleko protokoloek ezarritako prebentzio-neurriak betez bueltatuko da Belabietara. Horrekin lotuta, zehazteke dagoen denbora tarte batean zehar, saioak kirol-maskarekin egingo dira. Gainera, lehen egunetan lesiorik ez izateko, oso garrantzitsua izango da arreta eta kontu [...]

2020.09.07 |

20/21 Denboraldia abian jartzearen ziurgabetasuna

Klubeko kirol zuzendaritza atzo arratsaldean bildu zen denboraldi berri honen inguruko azken gertakariak aztertzeko. Errealitatea oso zalantzazkoa da gaur egun. Lehiaketaren hasiera-data zehaztu gabe dago oraindik, eta Covid-19a goraka doa. Halaber, ez da aurreikusten lehiaketa epe laburrean hasiko denik. Hori guztia kontuan hartuta, eta irailaren atarian gaudenez, kirol-zuzendaritzak Bigarren B Mailako taldearentzako banakako lanarekin berriro hastea erabaki du. Abuztuaren hasieran honela hasi zen taldea, [...]

2020.08.29 |Tags: , |

LAUBURUK ZERBITZUAK BERRITU DITU COACHFUTSAL-EKIN

Klubak bigarren urtez egingo du apustu tresna informatiko honen alde Aurreko denboraldiko esperientziaren ondoren, zeinetan Lauburuk kirol mailan kluba kudeatzeko software informatiko berri bat gehitzeko urratsa eman zuen, klubeko zuzendaritza teknikoak CoachFUTSAL-en aldeko apustua egiten jarraitzea erabaki du. Joan den denboraldian izan zen klubak tresna informatikoarekin izan zuen lehen hartu-emana eta kirol-zuzendaritzaren eta hura erabili zuten gainerako teknikarien ondorioak positiboak izan ziren. Aurreko denboraldian [...]

2020.07.27 |

LEHEN BILERA TEKNIKOA 2020-2021 DENBORALDIARI BEGIRA

Aurreko ostegunean, klubeko lehen taldea Ibarrako Kultur Etxean elkartu zen datorren denboraldiaren inguruko bilera batean. Bertan, jokalariek, teknikariek eta kirol zuzendaritzak hartu zuten parte, elkarrekin hainbat gai jorratu zituztelarik.  Kirol Zuzendaritzak ongietorria eman zion kurtso berriari eta talde teknikoa presentzialki aurkeztu zuen. Izan ere, ordura arte ezin izan ziren elkartu. Gainera, jokalari berrien fitxaketa lanetan jarraitzen zutela jakinarazi zen, datorren denboraldirako ahalik eta talderik [...]

2020.07.06 |

LAUBURUK RAID SBAA HEGALEKO AURRELARIA FITXATU DU

Raid Iruñeko San Juan taldetik dator eta, senior kategoriako bere lehen urtea izango den honetan, areto futboleko jokalari bezala hazten jarraitzeko ilusioarekin iritsiko da Ibarrara Javiren eta Oihanen irteera nolabait konpentsatzeko, jokalari ezkertiarren bila ari zen kluba inguruko merkatuan. Izan ere, bi jokalari horiek kluba uztean, lehen taldearen egitura apur bat desorekatuta gelditzen zen. Hura baldintza esklusiboa izan gabe, entitate morearen prioritate bihurtu zen.  [...]

2020.06.11 |

NIK HERRIAN, ZUK?

LAGUNTZEKO NAHIKOA ARRAZOI! KAIXO!!!! Herri txikietan komertzio txikia egotea ezinbestekoa da. Hurbila eta konfiatzazkoa. Tamalez, COVID-19 koronabirusarekin etorri den itxialdiak zuzen-zuzenean eragin die Ibarrako komertzio gehienei, erdiak baino gehiagok itxita geratu behar izan baitute. Horregatik, jarraian, Lauburu Areto Futbol klubetik ateratako elkartasun proiektu bat aurkezten dizugu, zu ere elkartasun honen parte izateko gonbidapena luzatuz. ZERTAN DATZA LAGUNTZAK? Konfinamenduagatik ireki ezinik geratu diren Ibarrako ostalaritza [...]

2020.05.11 |
Go to Top