AGUR PLAYOFFARI TAUSTEN ERORI ONDOREN
Larunbatean Taustera joan ginen bigarren mailara igotzeko playoffetako itzulerako partida jokatzera. Pasa den astean Ibarran joaneko partida 4-3ko emaitza batekin irabazi ondoren, erronka gainditzeko gogotsu iritsi ginen Zaragozara. Dani, Raul, Txiki, Ivan eta Gorkarekin kantxaratu ginen, eta jokoaren lehen minutuaren barruan, etxekoek euren atean sartutako golari esker gure alde piztu zen markagailua (0-1). Hala ere, bosgarren falta igotzean, alde batera utzi behar izan genuen poztasun hura, azkarregi, 8.minutuan; izan ere, [...]
LIGAKO TXAPELDUNARI IRABAZI OSTEAN, GAINDITU EGIN DUGU LEHEN ERRONKA
Atzo bigarren mailara igotzeko playoffetako lehen kanporaketa jokatu genuen. Horretarako, Zaragozako Acontebro Tauste FS taldea hartu genuen Belabietan, ia dena irabazi ondoren 68 puntu lortuta, gure multzoan Ligako txapeldun izan den taldea. Danik, Chukyk, Zalduak, Beñik eta Gorkak osatutako bostekoarekin hasi genuen partida. Lehen minutuetan, bi abagune argi izan genituen, baina ezin izan genituen gauzatu. Bere aldetik, Tauste bera ere lan ona egiten hasi zen, eta, bizkarrak ondo irabazita, [...]
GARAIPENA, ETA PLAY OFFETARAKO TXARTELA BIGARREN URTEZ JARRAIAN
Larunbatean Madrilera joan ginen denboraldiko azken partida baino zerbait gehiagori aurre egitera: bigarren mailara igotzeko play offerako sailkapena genuen jokoan bigarren urtez jarraian. Dani, Ivan, Txiki, Gorka eta Raul izan ziren hasierako bostekoa, eta aipatutako ezaugarriak zituen neurketa batean behar genuen guztiaren aurka, 12. minutuan etxekoek markagailua estreinatu zuten, kontraeraso batean, beren arean bertan lapurreta egin ondoren. Hala ere, Chukyk berdinketa jarri zuen 5 minutu geroago, Raulen pasea jaso ondoren [...]
EZERK EZ DU ERAGINGO AMAIERARA ARTE BORROKATZEKO DUGUN ASMOAN, EZTA IGANDEAN GERTATUTAKOAK ERE
Larunbatean denboraldiko azken-aurreko norgehiagoka jokatu genuen. Oso partida garrantzitsua zen, erabakigarria izan zitekeelako denboraldi honetan Play Offerako sailkatuko diren taldeak erabakitzeko orduan. Hala ere, goiz hartan bertan Zierbenan gertatzen zenaren mende geunden, gure aurkari zuzenak ere igandean jokatzen baitzuen bere neurketa. Dani, Raul, Gorka, Chuky eta Zalduarekin hasi genuen partida. 2:30. minutuan, aurkariak sortu zuen lehen arrisku jokaldiak markagailua estreinatu zuen gola ekarri zuen (0-1). Hala ere, 3 minutu geroago, [...]
HELBURUA LORTZEKO GOGO AMAIGABEEKIN
Larunbatean Nafarroara itzuli ginen, oraingoan Tuterara, Ligako 28. jardunaldia jokatzera. Gero eta gertuago gaude Play Offeko postuak zein taldeek lortuko dituzten jakiteko ziurgabetasuna argitzetik, eta borroka horren barruan gaudela jakinda, helburua lortzeko gogoa amaigabea da. Dani, Beñat, Gorka, Zaldua eta Txikirekin hasi genuen norgehiagoka, eta pixkanaka, gero eta joko serioagoa sortzen hasi ginen. Horrela, lehen zatiaren erdialdera iritsi ginenerako markagailuak aldeko 0-2koa islatzen zuen. Chukyk eta Ivanek egin zituzten golak, [...]
ITZULI DA GARAIPENA BI JARDUNALDI JARRAIAN PUNTURIK LORTU GABE EGON ONDOREN
Larunbatean Segoviako San Cristobal taldea hartu genuen Belabietan, etxean jokatuko dugun denboraldiko azken-aurreko partidan. Pasa den asteburuan Anaitasunaren aurka galdu ondoren, bagenekien funtsezkoa zela hiru puntu batzea helburuari eusteko, are gehiago kontuan hartuta bi jardunaldi jarraian punturik lortu gabe gindoazela. Horrela, benetan lehiatzeko ideiarekin hasi genuen topaketa, eta hasi eta minutu batera Chukyk markagailua estreinatu zuen aldaratze batean, Gorkak Zalduaren zerbitzura atera jaurti ondoren (1-0). Hala eta guztiz ere, talde [...]
EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO LIGAKO PLAY OFF-A, OSTIRAL HONETAN BELABIETAN
Ostiral honetan, apirilaren 12an, Gipuzkoako senior emakumeen Ligako Play Off-a jokatuko da Belabietan. Bertan, Ligan zehar elkarren aurka jokatu duten, eta, beraz, elkarren artean oso ondo ezagutzen diren lau taldeek hartuko dute parte. Talde horien artean, Lauburu dago; izan ere, garaipenez garaipen, lidergoari eustea lortu dute gure neskek astero. Denboraldi hau azken lehiaketa berezi batekin ixteko helburuarekin, Play Off-a honela antolatu da: 10 mintuko bi zati, baloia kanpora ateratzen denean [...]
MIKEL DIESTRO: “BAGENEKIEN LEHIATZEKO PARTIDA BAT IZANGO ZELA”
Larunbatean Iruñera joan ginen Ligako 25. jardunaldia jokatzera. Aurrean, etxean nagusitzeko bere arma guztiak aterako zituen aurkari bat genuen; izan ere, erditik behera, sailkapenak eszenatoki ziurgabea isaltzen du, eta beharrezkoa dute batzen jarraitzea. Zentzu horretan, guk ere genituen buruan hiru puntuak, Play Off-eko laugarren postua lortzeko borrokan jarraitzen baitugu. Zierbenak baino puntu bat gehiago izateagatik hura mantentzen jarraitzen dugun arren, Bizkaiko taldea partida bat gutxiagorekin dago gaur egun, asteburu [...]
PORROTA PLAY OFF-ERAKO BORROKAN
Larunbatean Bizkaiko Zierbena taldea jaso genuen etxean. Zierbena da, hain zuzen, sailkapenean atzetik estutzen gaituen taldea, eta gu bezalaxe, astero Play Off-eko laugarren postu hori lortzegatik borrokatzen duena. Beti esaten dugu etxeko partidak bereziak direla bizipenak partekatu ahal ditugulako gure zaleekin, baina are bereziagoa zen asteburu honetakoa, kontuan hartuta aurretik Euskal Ligak jokatzen zuela eta klubak kanpaina polita jarri zuela martxan Belabieta betetzeko. Horrela, Arevaloren mutilen garaipenaren ostean, gure [...]