JARRAITU BEHARREKO BIDEA MARKATZEN

Larunbatean maila honetako aurkaririk gogorrenetako baten aurka jokatu genuen, haize kontra borrokan aritu beharko genuela aski ondo jakinda.  Dani, Beñat, Ceci, Zaldua eta Txikirekin hasi genuen norgehiagoka eta 40. segundoa iritsita, Beñik markagailua estreinatu zuen jaurtiketa indartsu batekin baloia atezainari eskuetatik ihes egitea eragin ostean. Lehen gol horren ondoren, bigarrenak 2 minutu gehiago baino ez zituen behar izan heltzeko, Raulek egindako aldaratze batean. 0-2koarekin, handia zen motibazioa, eta, horren ondorioz, 7. minutuan Txikik aldea handitu zuen bigarren zutoinetik. Hori gutxi balitz bezala, segundo batzuk geroago, Danik bere punteria atera zuen argitara 0-4koa jartzeko, aurkariari aukeratutako 5eko jokoa antolatzeko ia denborarik [...]

2024-01-29T21:56:37+01:0029/01/2024|

GURE BAJEK ETA AURKARIAREN SENDOTASUNAK AUKERARIK GABE UTZI GINTUZTEN

Larunbatean eman genion hasiera bigarren itzuliari CD Pinseque etxean hartuta. Kontziente ginen joaneko partidan euren aurka lortutako garaipen sendoak ez zuela esan nahi oraingoan ere jokoa norabide horretan joango zenik, eta hala, lehen minutuetan oso berdinduta egon zen dena. Lan gogorrean murgilduta, talde bisitariari bere kalitateari probetxua ez ateratzen uzten saiatu ginen. Dena den, 6. minutuan aurkariak markagailua estreinatu zuen hegaleko sake baten ostean, jaurtiketa batean azpitik sartzen zen baloi batekin (0-1). Gero, lehen zatiaren erdialdera iritsi ginenean, pixka bat nagusitzen hasi ginen, baina berriro ere gola sartu zuten area ertzetik (0-2). Bigarren gol hau mingarria izan zen momentu onean [...]

2024-01-22T23:18:07+01:0022/01/2024|

LAUGARREN POSTUAN EMANGO DIOGU ONGIETORRIA BIGARREN ITZULIARI

Larunbatean Alcorcon FS talde madrildarraren bisita jaso genuen lehen itzuliko azken jardunaldiko partidan. 3 puntuen garrantzia kontuan hartuta, gure jokalarien bajek ez zuten laguntzen neurketari nahi genuen moduan aurre egiten. Hala ere, partida serioa jokatu nahi genuen, are gehiago jakinda, galduz gero, atzetik jarraitzen gintuzten 4 taldeek sailkapenean aurre hartzeko arriskua benetakoa zela. Horrela, Marcos, Zaldua, Alvaro, Txiki eta Beñirekin hasi ginen, eta jokoaren lehen minutua heldu aurretik, Txikik markagailua estreinatu zuen ateko sake baten ostean egindako lapurreta batean (1-0). Bi minutu geroago, berdinketa iritsi zen (1-1), taldeko jokaldi on batekin. 1-1ekoa lehen zatiaren erdialdera arte mantendu zen arren, berehala [...]

2024-01-15T22:57:28+01:0015/01/2024|

HIRU PUNTU GEHITU DITUGU URTEA IXTEKO

Larunbatean Quelera joan ginen gabonen aurreko azken norgehiagoka jokatzera. Urte bukaerako helburua batzea zela argi izanda, gauzak ondo egin, eta minutu bakoitzak eskatzen duen seriotasunarekin hasi genuen partida. Hasierako bostekoa Marcosek, Ivanek, Chukyk, Txikik eta Dylanek osatu zuten, eta ia hasiera osoan zehar, lehia eta joko irekia izan ziren nagusi.  Parekotasuna gorabehera, aldekoa izan zen lehen gola, atsedenaldirako 7 minuturen faltan, eta Ivanen eskutik: falta batetik sake azkar bat jaso, eta etxekoek ezin izan zuten erreakzionatu ere egin (0-1). Behin markagailua irekita, asko falta zen jokatzeko, baina emaitza ez zen aldatu, eta atsedenaldira iritsi ginen. Aldageletatik itzuli ondoren, etxekoek oso [...]

2023-12-26T00:39:57+01:0026/12/2023|

BURUA SENDO BESTE GUZTIA ESKUTIK EMANDA ETORTZEKO

Bihar Quelera joango gara 18:30ean gabonen aurreko azken topaketari aurre egiteko. Horren ostean, norgehiagoka bakarra geratuko zaigu lehen itzulia amaitutzat emateko, eta, bigarrenari indar handiz ekin nahi diogula kontuan hartuta, buru-belarri egin behar dugu lan. Izan ere, ohikoa den bezala, gauzak gero eta zailagoak bihurtzen ari dira, eta horretan guztian, funtsezkoa da sentsazio onak. Burua ondo badago, lehiatzea eskutik etorriko da. Zentzu horretan, azken neurketan Raulek eta Danik jasotako txartel gorriek ez dute lagundu, nahiz eta garaipenak egoera zertxobait leundu zuen. Dena dela, larunbat honetan, argi daukagu bikote honen falta nabarituko dela, eta beraz, Mikelek Euskal Ligako hainbat jokalari deitzea [...]

2023-12-22T19:00:23+01:0022/12/2023|

TAULAREN ERDIARI HELTZEKO, HIRU PUNTU

Larunbatean Ribera Navarraren aurka jokatu genuen hamahirugarren jardunaldiari dagokion partida. Dani, Chuky, Zaldua, Raul eta Txikirekin hasi genuen norgehiagoka, eta azkenaldian ohikoa den joko antzekoa egin genuen arren, oro har, dena oso parekatuta egon zen. Dena den, gure bertsiorik onena ateratzea lortzen ez genuela ikusita, aurkariak markagailua estreinatu zuen area barruan egindako lapurreta batean, atsedenaldirako 3:28 falta zirenean, eta horrela amaitu zen lehen zatia (0-1). Aldageletatik itzuli ondoren, Dani, Raul, Ceci, Zaldua eta Alvarorekin eman genion hasiera bigarren erdiari. Pixkanaka, hobetzen joan ginen, eta horrek aldeko hiru gol ekarri zituen oso denbora gutxian. Lehenengoa 22. minutuan izan zen, Alvaro [...]

2023-12-18T18:07:15+01:0018/12/2023|

FUNTSEZKO 3 PUNTU JOKOAN

Bihar etxean jokatuko dugu bigarren aldiz jarraian arratsaldeko 18:00etan, eta talde nafar bat hartuko dugu beste behin, oraingoan, Tudelano Ribera Navarra. Hamahirugarren postuan kokatuta, soilik 3 puntu behar dituzte Tuterakoek sailkapenean gu harrapatzeko, beraz, talde batentzako zein bestearentzako funtsezko den neurketa baten aurrean gaude. Gainera, Gabonak iritsi baino lehen izango dugun azken-aurreko norgehiagoka izango da, eta, duela zenbait jardunalditik errepikatzen gatozen bezala, ezinbestekoa da lehen itzulia amaitzeko geratzen zaigun azken bultzada hauetan guztietan batzea. Zentzu horretan, Diestrok jokalari guztiak deitu ditu, Beñi izan ezik; izan ere atzo lesionatu egin zen entrenamenduan, eta ezin izango du jokatu (badirudi zuntz haustura [...]

2023-12-15T18:45:09+01:0015/12/2023|

MIKEL DIESTRO: “JOKOAREN FASE GUZTIETAN IZAN DIRA HOBEAK”

Larunbatean Vulcanizados Ruiz Tafa FSren aurka jokatu genuen Ligako hamabigarren jardunaldia. Aspaldiko ezagunak izanik, bagenekien akats bakar batek partida gogorrek eskatzen duten mailan ez egotera eramango gintuela. Eta hala izan zen. Intentsitate handiarekin presionatzen, bat bera ere ez barkatzen, eta etengabe abaguneak sortzen, nafarrak izan ziren nagusi hasieratik amaierara arte. Are gehiago, bi akatsek haien indarrak gutxitzea eragotzi ziguten, eta, 13. eta 14. minutuen artean, bi gol egin zituzten: lehena lapurreta bati etekina aterata, eta bigarrena, berriz, alboko sake baten ondorengo bolea bat errematatuta. Horren aurrean, Diestrok 5eko jokoa aukeratu zuen, baina helburua lortu ezinik, 0-2koarekin joan ginen atsedenaldira. Aldageletatik [...]

2023-12-11T18:34:14+01:0011/12/2023|

DINAMIKA MANTENTZEA, BATZEN JARRAITZEKO

Larunbatean Vulcanizados Ruiz Tafa talde nafarra hartuko dugu etxean. Azken bi jardunaldietan 6 puntu batu ondoren, sentsazioak positiboak dira berriro, eta, gainetik dauden taldeak harrapatzetik hain gertu egonik, jardunaldiz jardunaldi 3 puntu lortzen jarraitzea besterik ez dugu buruan. Zentzu horretan, larunbateko partida, beste guztiak bezalaxe, gogorra izango da. Pasa den urtea sailkapenaren erdialdean amaitu bazuen ere, Tafa beti egon da deitua goiko postuetan egotera. Izan ere, 21-22 denboraldian Ligako txapeldun izan zen, eta lorpen horretan parte hartu zuten jokalari asko mantentzen jarraitzen du, esperientzia eta kalitate handikoak direnak, 2B mailan aski ezagunak. Gainera, aurten, indarra eman dien jokalari gehiago gehitu [...]

2023-12-07T21:44:17+01:0007/12/2023|

3 PUNTU ETA BEDERATZIGARREN POSTUA

Larunbatean Segoviara joan ginen Ligako hamaikagarren jardunaldia jokatzera. Dani, Raul, Txiki, Chuky eta Ivanekin hasi genuen partida, eta altu presionatzen, lehen bi faltak goizegi iritsi ziren. Hala eta guztiz ere, aukerak ere iritsi ziren berehala, besteak beste, estrategia-ekintza ona egin genuenean. Bertan, defentsak buruz urrundu behar izan zuen baloia. Aldi berean, etxekoek ere gero eta presio handiagoa egiten hasi ziren, baina ondo erantzuten genuen Chuky pibot bezala ari zela pase luzeekin jokatzen. Bitartean, Raulen lapurreta batean izan genuen abagune argi bat, baina, baloia Ivani bidali ondoren, urrun geratu zen azken hau zerbait lortzetik, defentsa ondo itxi baitzen. Segundo batzuk geroago, [...]

2023-12-04T22:08:31+01:0004/12/2023|
Go to Top