LIDERRAREN PORROTA BELABIETA BETE-BETEAN
Oporren osteko neurketa jokatu zen Belabietan liderraren, CMO Valves Lauburu Ibarraren, eta bigarren sailkatuaren, Pinseque A.D.ren, artean. Belabieta dotore jantzi zen berriro, eta zaleek ez zuten huts egin: berrogei minutuz taldea bultzatu zuten. Neurketa Pinseque sendo batekin hasi zen, hasieratik presio altua ezarriz eta trantsizio bakoitza eraginkortasunez zigortuz. Aragoiarrek erritmoa markatu zuten eta etxekoen akatsak ondo aprobetxatu zituzten. Mikel Diestro buru duen taldeak zehaztasun falta handia izan zuen lehen zatian. Atsedenaldirako bost minutu falta zirela, markagailuak 1-4koa erakusten zuen. Hala ere, bosteko jokoaren alde eginda, bi jokalditan aldeak murriztu zituzten, 3-4ra arte. 19. minutuan berdinketa iritsi zen, José Luisen ate [...]









