5 2016.05.05

Lauburuk Zaragozan jokatuko du / Lauburu visita la cancha de Sala Quinto

2016-05-05T22:09:49+02:0005/05/2016|

Astebeteko atsedena hartu ondoren, Lauburu K.E. Ibarra txapelketara itzuliko da, hogeita bederatzigarren eta azken aurreko jardunaldia izango dena jokatzeko, kategoriako kantxarik zaratatsuenean, gainera. Neurketa Quinto de Ebro (Aragoi) herrian izango da 18:00etan. Ibartarrak, aurreko jardunaldian Ebrosalari irabazi eta kategoria libratzea lortu ostean doaz Zaragozara. Lortutako hiru puntuak berebiziko garrantzia dute, azken bi jardunaldietan mailaz jaisteko arriskuaren presioa kendu baitute. Bigarren itzuli honetan ohikoa izan den moduan, Lauburuk neurketa honi, bere baitan baja asko dituela egin beharko dio aurre. Labaka, Txipi, Arros eta Uzkudun ez dira egongo partida honetan; Mikel Diestro ere ez dago, emakumezkoen Futsaleko espainiar selekzioarekin buru-belarri dabil Moskun [...]

3 2016.05.03

Lauburu Berastegiko neskek Gipuzkoako Kopa irabazi dute / Lauburu Berastegi consigue alzarse con el trofeo de Copa Gipuzkoana

2016-05-03T08:43:13+02:0003/05/2016|

Belabieta galaz jantzi zen aurreko ostiralean, nesken kategorian, Gipuzkoako Kopako finalistak izan ziren hiru taldeak jasotzeko, Lauburu Berastegi, Idiazabal K.E. eta Anoeta F.T. Kiroldegia jendez bete zen eta jaialdiak ikusleak asebetetzea lortu zuen, jokatu ziren partidak emozioz eta intentsitate handikoak izan baitziren. Berastegiko piparreren lehendabiziko partida Idiazabalen aurka izan zen. Iker Saizarren neskek 2-1 irabazi eta lehenengo hiru puntuak lortu zituzten. Bigarren norgehiagokan Idiazabal eta Anoeta neurtu ziren. Idiazabaldarrak berriro galdu zuten, 2-1eko emaitzarekin, beraz, Anoeta eta Lauburu Berastegi taldeak tituluaren bila atera ziren azken partidan. Hirugarren neurketan, Ikerren neskak Anoetari 3-0 irabaztea lortu zuten, honela Lauburu Berastegik Gipuzkoako Kopa [...]

Go to Top